Ekonomia -

BIOERREGAIA

Hondakinetatik abiatuta hegazkinentzako bioerregaia ekoiztea lortu du Petronorrek

Petronorren ekoitzitako erregai lotea 5.300 tonakoa da, eta haren erabilerak atmosferara 300 tona CO2 isurtzea saihestuko du, Madril eta Bilbo arteko 40 hegaldiren baliokidea.

Hegazkin bat Loiuko aireportuan. EiTBren bideo batetik ateratako irudia.
Hegazkin bat Loiuko aireportuan
Hegazkin bat Loiuko aireportuan. EiTBren bideo batetik ateratako irudia.

Eitb Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Petronorrek hondakinetatik abiaziorako bioerregaia sortu du -biojet deitua-, Bizkaiko findegia kide den Repsol taldeak jakitera eman duenez.

Erregai horiek hegazkingintzan erabiltzen hasi dira, sektore horretan elektrifikazioa ez baita bideragarria oraingoz. Europako Batzordeak hegazkingintzarako erregai iraunkorrak sustatzea jarri du helburutzat; 2025ean % 2ko erabilera eta 2050ean % 63koa lortuz.

Petronorren ekoitzitako erregai lotea 5.300 tonakoa da, eta haren erabilerak atmosferara 300 tona CO2 isurtzea saihestuko du, Madril eta Bilbo arteko 40 hegaldiren baliokidea.

Repsolek Espainian egiten duen hirugarren biojet ekoizpena da, Puertollano eta Tarragonako findegietan 2020. urtearen erdialdean eta 2021. urtearen hasieran beste bi lote ekoitzi ondoren, non biomasa lehengai gisa erabili zen. Bi lote horiei Petronorrena gehitzen zaie orain.

Petronorren hondakinak lehengai gisa erabili dira, hondakinen kudeaketa hobetzen duen ekonomia zirkularraren bidetik; hala, hondakin horiek eraldatu egin dira, eta karbono-aztarna txikiko erregai eta, beraz, balio erantsi handiko produktu bihurtu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Petronor Repsol Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Garapen Iraunkorrerako Helburuak Energia berriztagarriak Berrerabilpena eta birziklatzea Energia ekoizpena gaur Erregaiak