Ekonomia -
Euskaltel
MásMovilek Euskaltelen telebistako negozioa saldu dio Agile Contenti
MásMovilek enpresaren kontrola hartu eta ordu batzuetara dator operadoreak egindako lehen operazioa.
Agentziak | EITB Media
Enpresaren kontrola hartu, kontseilua aldatu eta ordu batzuetara, MásMovilek lehen mugimendua egin du operadorearen barruan: Euskaltelen telebistako negozioa Agile Contenti saldu dio, 32 milioi euroan.
BME Growth merkatuan diharduen enpresak R, Telecable eta Euskalteletik datozen 500.000 harpidedun gehituko dizkio bere plataformari, eta MásMovilekiko batasuna handituko du lehendik ere beraiei telebista zerbitzuak ematen zizkien eta.
Agilek berrikuntza zentro bat bultzatuko du Euskal Autonomia Erkidegoan eta egoitza Bilbora aldatuko du, ikus-entzunezko industria sustatu, lehiakortasuna handitu eta inbertsioak erakartze aldera.
Bestalde, MásMovilek eta Euskaltelek zortzi urterako akordio bat adostu dute telebista zerbitzua merkaturatzeko.