Ekonomia -

CAF

CAF enpresaren Solaris filialak 70 milioi eurotik gorako kontratuak bereganatu ditu

Solaris markak ere bere lekua sendotu du Espainiako merkatuan, aurten Madrilen eta Bartzelonan sinatutako kontratu berriekin.

CAFek Beasainen (Gipuzkoa) duen lantegia. Argazkia: EITB Media.
CAFek Beasainen (Gipuzkoa) duen lantegia. Argazkia: EITB Media.
CAFek Beasainen (Gipuzkoa) duen lantegia. Argazkia: EITB Media.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

CAF taldeak, Solaris filialaren bidez, 70 milioi eurotik gorako kontratuak bereganatu ditu, Danimarkarako autobus elektrikoak eta Tallin (Estonia) eta Valladolid hirietarako gas naturala erabiltzen duten ibilgailuak ekoizteko.

AarBus konpainiarentzat 29 autobus elektriko egiteko akordioa itxi duela iragarri du euskal taldeak. 6i Solaris Urbino 12 modelokoak izango dira, eta gainerako 23k 18 metroko Urbino unitate artikulatuak izango dira.

Bestalde, Solarisen eta Aktsiaselts Tallinna Linnatransport (TLT) operadore estoniarraren arteko kontratu berriari esker, Estonian duen posizioa indartu egingo duela iragarri du CAFek. Gas natural konprimatuarekin (CNG) propultsatutako 100 hiri-autobus ekologiko ekoitziko ditu Estoniako operadorearentzat.

CAFek iragarritako hirugarren kontratua Valladoliderako ibilgailuak ekoizteko da. Soliarisek gas natural konpromatua erabiliko duten autobusak egingo ditu bertarako, Gaztela eta Leongo hiriburu horretako garraio publikoa kudeatzen duen Auvasa operadorearekin akordioa lortu ostean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bartzelona argazkiak CAF albisteak Ekonomia Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Madrilgo gertakizunak Enpresak Danimarka albisteak