Ekonomia -

Lan-gatazka

Beste greba egun bat Gipuzkoako erresidentzietan, lan-hitzarmenaren alde

ELAk eta LABek deituta, kalera aterako dira berriro irtenbide bat eskatzeko "Gipuzkoan sekula izan den lan-gatazka luzeenarentzat".

Erresidentzietako langileen manifestazioa. Argazkia: EiTB
Erresidentzietako langileen manifestazioa. Argazkia: EiTB
Erresidentzietako langileen manifestazioa. Argazkia: EiTB

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoako zaharren egoitzetako langileak beste greba egun batera deitu dituzte ELA eta LAB sindikatuek. ELAren kasuan, jada 248 greba egun dira gatazka hasi zenetik. Lan-hitzarmena negoziatzea eskatzen dute, epemugarik gabe luzatu baitzen.

Salatu dute "lan-kargak" eta eragin "psikologiko" eta "emozionala" "oso gogorrak" izaten ari direla.

ELAk "Gipuzkoan sekula izan den lan-gatazka luzeenarentzat" irtenbidea ematea eskatzen du.

"Gipuzkoako erresidentzietan gauzak ez daude ondo. Lan-hitzarmenaren negoziazioak blokeatuta jarraitzen du, eta langileak geroz eta zigortuago daude fisikoki eta emozionalki, pandemiaren eragina dela eta", azaldu dute.

Grebaz gain, manifestazioa egingo dute 11:00etan, Donostiako Gipuzkoa plazatik abiatuta, eta Gipuzkoako Senideak eta Irauli Zaintza elkarteekin batera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa ELA LAB Gizarte zerbitzuak berriak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Adinekoentzako egoitzak Lan gatazkak Gipuzkoako Foru Aldundia azken orduko albisteak