Ekonomia -

Koronabirusa

Bilbok 15 milioi bideratuko ditu ekonomia, kultura eta gizarte kohesioa suspertzera

Udalak 50 neurri biltzen dituen Larrialdi Sozial, Ekonomiko eta Kulturalerako Plana onartu du: etxebizitza funts komunitarioa, kultura, merkataritza eta ostalaritzarako bonuak…

Hainbat pertsona, Bilbon paseoan. Argazkia: Efe.
Hainbat pertsona, Bilbon paseoan
Hainbat pertsona, Bilbon paseoan. Argazkia: Efe.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Udalak Larrialdi Sozial, Ekonomiko eta Kulturalerako Plana onartu du gaur, ostiralarekin, guztira 15 milioi euroko ekarpena jasoko dute 50 neurri biltzen dituena osasun krisiaren ondorioak arindu eta lehengoratzeko, besteak beste kultura, merkataritza eta ostalaritzarako laguntzak edo tartea handiagoa terrazetarako.

#BILBAO AURRERA izenburupean, udaleko gobernu taldeak sortu du plan “berezi eta behin-behinekoa”, baina gainerako udal taldeekin adostu dute.

15 milioietatik, 2,2 milioi gizarte kohesiora bideratuko dira, 11,4 milioi ekonomia eta enpleguko neurriak bultzatzera eta 1,3 milioi kultura mailako neurriak indartuko dituzte.

Kontsumo zuzena

Planeko sail handienaren (2.650.000 euro) helmuga “Bilbon kontsumo zuzena egiteko pizgarriak” izango dira, “merkataritzarako, ostalaritzarako, sukaldaritzarako eta turismorako bonu bereziak”. Halaber,  3 milioi euro gutxiagoko diru sarrerak eragingo dituzte beherapen eta hobariak izango dira zerga-tasetan eta enpresek zerga zorrak geroratu ahalko dituzte, inolako interesik gabe.

Horrez gain, ostalaritza gaueko ordutegiak moldatuko dituzte eta irizpideak malgutuko dituzte espazio publikoa terrazak jartzeko okupatzeari dagokionez, enpleguari eutsi ahal izateko eta urruntze soziala bermatzeko.

Oinarrizko beharrizanetarako laguntzak

Gizarte kohesioaren arloan, Udalak Larrialdi Sozialeko Laguntzak indartu nahi ditu Eusko Jaurlaritzak jartzen duen dirua handituta, etxeetan mantenimendu eta elikadurako beharrizan funtsezkoak betetzeko, eta 625.000 euro erabiliko dituzte Udal Laguntza Berezi Ez Aldizkakoen programa berezi bat sortzeko.

560.000 euroko Etxebizitza funts komunitarioa eratuko du alojamendu alternatiboa behar dutenentzat, eta, gizarte bazterketa pairatzen dutenei begira, erakundearteko funts berezia prestatuko dute etxegabeei aterpea emateko.

Kultura Bonua

Kulturaren arloan, Bilbok 500.000 euro bideratuko ditu Kultura Bonuaren programari, 300.000 euro kalean jarduerak antolatzera, 100.000 aterpean formatu txikiko jarduera paratzera eta bertan behera utzitako bertoko kultur eragileen jarduerak birprogramatzen saiatuko dira.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, zure osasun-zentrora deitu. Era berean, zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak gomendagarriak dira sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude, eta derrigorrezkoak garraio publikoa erabiltzen baduzu.

¿

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala albisteak Bilbo berriak Euskal hiriburuak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Koronabirusa olatu berria