Ekonomia -
Koronabirusa
Bizkaidendakek norberaren babeserako ekipamenduak erosteko erraztasunak eskatu ditu
"Oinarrizko sektorea izan arren", euren lana egiteko "zailtasun handiak" dituztela salatu dute, babes faltagatik.
Agentziak | Erredakzioa
Bizkaidendak Bizkaiko merkatarien elkarteen federazioak administrazioari eskatu dio janari-dendei norberaren babeserako ekipamenduak erosteko erraztasunak ematea, COVID-19aren pandemian "oinarrizko zerbitzua" ematen jarraitzen dutelako.
Komunikatu batean bidez adierazi dutenez, ekipamenduak lortzeko "zenbait saiakera formal" egin dituzte, baina Jaurlaritzako Osasun Sailak "ez du ezer zehaztu oinarrizko zerbitzuak ematen dituzten dendetako langileek behar dituzten norberaren babeserako ekipamenduen inguruan".
“Ekipamendu horiek prebentzioa eta osasuna bermatze dute, bezeroentzat eta langileentzat. Hala ere, ekipamendu horiek ez dira dendetako langileen eskuetara iritsi, enpresek eta autonomoek euren kabuz eta krisiaren aurretik erositako babesak kendura”, deitoratu dute.
Azaldu dutenez, alarma egoera hasi zenetik, eta hiru idatzi formal eta zenbait aldiz, eta bideokonferentzia bidez, Jaurlaritzari eskatu diote ekipamendu horiek erosteko mekanismoak abian jartzeko, batez ere “interbenitutako merkatua” dela kontuan izanda.
"Zailtasun handiak"
Bizkaidendakeko arduradunek azaldu dutenez, proposamen horri Jaurlaritzak martxoaren 18an erantzun zieten, elikadura- sektorea "lehenengoetarikoa izango zen norberaren babeserako ekipamenenduak jasotzeko orduan". Hala ere, "22 egun geroago, ez dugu ekipamendurik jaso eta ez da ekipamendu horiek lortzeko prozedurarik martxan jarri".
Egoera horren aurrean, federazioak deitoratu egin du "oinarrizko sektorea izan arren, zailtasun handiak izatea distribuzio lanak egiteko orduan, babeserako baliabideen faltagatik".