Ekonomia -

Taiwan

Siemens Gamesak 376 MW-eko parke eoliko bat hornituko du Taiwanen

'Formosa 2' Taiwango gobernuaren garapen programan eraikitako lehen proiektuetakoa izango da.

Siemens Gamesako haize-sorgailuak itsasoan. Argazkia: @siemensgamesa
Siemens Gamesako haize-sorgailuak itsasoan
Siemens Gamesako haize-sorgailuak itsasoan. Argazkia: @siemensgamesa

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Siemens Gamesa Renewable Energy (SGRE) enpresak Taiwango 'Formosa 2' itsas parke eolikoa 376 megawattez hornitzeko baldintza-eskaria jaso du.

Kontratua ez dute oraindik sinatu; izan ere, parkeko jabea den Macquaire Capital inbertsio-funtsak eta Swancor Renewable Energy sustatzaileak osatutako partzuergoak oraindik ez du inbertsio horren inguruko azken erabakia hartu.

Miaolin (Taiwan) kokatutako parke eolikoak 47 offshore haize-sorgailu izango ditu. Gainera, Siemens Gamesa 20 urtez arduratuko da horiek kudeatzeaz eta mantentzeaz.

2020an hasiko dira parkea eraikitzen, eta ‘Formosa 1’ parkearen ondoan egongo da. Azken horrek Siemens Gamesaren 22 offshore haize-sorgailu ditu, eta aurten bukatuko dute.

‘Formosa 2’ Taiwango gobernuaren garapen programan eraikitako lehen proiektuetakoa izango da. 2025. urterako herrialdean 5,5 gigawatt offshore jartzea bultzatzen du ekimenak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Multinazionalak berriak Siemens Gamesa Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Asia Energia iturriak Enpresaburuak Energia berriztagarriak