Ekonomia -

LEP-a OSakidetzan

Sendagileen Sindikatuak 16ra igo du filtrazio zantzuak dituzten espezialitate kopurua

Oraingo honetan, Kirurgia Orokorra, Kirurgia Torazikoa, Neurokirurgia eta Traumatologia espezialitateetan antzeman dituzte. Osakidetzak LEParen 86 kategorietako azterketen txostena egitea eskatu du.

Prueba para la OPE de Osakidetza, el pasado 12 de mayo en Vitoria-Gasteiz. Foto: EFE
Prueba para la OPE de Osakidetza, el pasado 12 de mayo en Vitoria-Gasteiz. Foto: EFE

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadiko Sendagileen Sindikatuaren (ESS) iritzian, beste lau espezialitate berrietan ere filtrazioak egon diren "susmoak" dituzte, eta horren berri eman diote Osakidetza Euskadiko Osasun Zerbitzuari. Hala, 16 lirateke guztira filtrazio zantzuak dituzte espezialitateak.

Sindikatutik Eferi adierazi diotenez, 12 espezialitatetan susmoak zituztela adierazi zioten aurretik Osakidetzari, baina aurreko asteartean beste lau gehitu zituzten zerrendan: Kirurgia Orokorra, Kirurgia Torazikoa, Neurokirurgia eta Traumatologia.

Hala, sindikatuaren esanetan, azterketen emaitzak eta banaketa "irregularrak dira eta ez datoz bat estatistikaren legeekin", hori dela eta, aipatutako 16 espezialitateetan "sakontzea" eskatu dio Osakidetzari. Momentura arte 50 bat espezialitateren azterketak aztertu ditu sindikatuak.

Fiskaltza ikertzen ari den ustezko filtrazioen ostean, erakunde independente batek Osasuneko Lan Eskaintza Publikoaren azterketa guztiak, 86 kategoriak, berriz aztertuko ditu, Osasun Zerbitzuak aginduta.

Hala ere, Osakidetzak azterketatarako aurreikusitako egutegia mantentzen duela esan du, aldi baterako bertan behera utzi dituzten lau espezialitateetan (Kirurgia plastikoa, Angiologia, Kirurgia baskularra eta Kardiologia) izan ezik.

Jon Darpon Osasun sailburuaren hitzetan, gertatutakoa ikertu eta ahalik eta arinen argitu behar da, eta beharrezkoa bada "espedientea zabaldu beharko da".

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Sindikatuak