Ekonomia -
INFLAZIOA
Urte arteko inflazioa % 1,1era jaitsi da apirilean
Martxoan urte arteko inflazioa % 1,2koa zen eta, beraz, hamarren bat egin du behera azken hilabetean. Hileko kontsumorako salneurrien garapenari dagokionez, apirilean % 0,8 egin dute gora.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Urte arteko Kontsumorako Prezioen Indizearen (KPI) tasa hamarren bat jaitsi da azken hilabetean eta % 1,1ean kokatu da apirilean, Espainiako Estatistika Institutuak emandako KPI aurreratuaren arabera.
Pakete turistikoen eta gasaren merkatzeak eragin du beherakada hori; izan ere, aurreko urteko hilabete berean garestitu egin ziren.
Azken hilabetean prezioek izan duten garapenari dagokionez, ostera, prezioek % 0,8 egin dute gora martxotik apirilera bitartean.
Espainiako Estatistika Institutuak maiatzaren 11an jakinaraziko du KPIaren apirileko behin betiko datua.