Ekonomia -

FAGOR

Edesako langileek enpresako makinen salmenta salatzeko elkarretaratzea egin dute

Enpresako makinak erosi nahi dituen talde baten bisita dela eta egin dute protesta. Langileek ez dute lantegiaren "desegitea onartuko likidezia lortzeko eta kaleratzeak bideratzeko".

Edesako langileen elkarretaratzea, gaur, Basaurin.
Edesako langileen elkarretaratzea, gaur, Basaurin. Argazkia: EiTB.
Edesako langileen elkarretaratzea, gaur, Basaurin.

Agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Edesako langileek elkarretaratzea egin dute asteazken honetan Basauriko lantegiaren aurrean, enpresako makinak erosi nahi dituen talde baten bisita salatzeko.

Protesta 08:00etan hasi da eta bi ordu eman dituzte, Edesaren desegitearen aurkako pankarta baten atzean.

Langileez gain, Andoni Busquet Basauriko alkatea eta Udaleko zenbait zinegotzi izan dira bertan.

Edesako langileek Efe albiste agentziari adierazi diotenez, termoak egiteko lantegiko makinen funtzionamendua ikustera etorri da talde hori bisitan; horren harira, gaur baino lehen, atzo egon ziren, eta baliteke beste bisita bat egitea astean zehar.

Edesako zuzendaritzak lanpostuak suntsitzeko lan-erregulazioko espedientea aurkeztu du lantegian. Langileek enpresaren aktibitatea mantentzeko "irtenbideak bilatzeko prest" daudela esan duten arren, ez dute lantegiaren "desegitea onartuko likidezia lortzeko eta kaleratzeak bideratzeko".

Horren aurrean, Edesa mantentzeko konkurtso-administratzailearen eta Cata enpresaren zein Fagor Sozietate Kooperatiboaren eta EAEko erakundeen parte-hartzea eskatu dute langileek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Fagor Basauri Gaurko albisteak Bizkaia Lana Ekonomia berriak Eguneko albisteak