Ekonomia -

Mobilizazioak

Pentsiodunek elkarretaratzea egin dute Bilbon, % 0,25eko igoera 'kaskarraren' aurka

Erretiro-pentsioen igoera KPIren igoerari lotzea eskatu dute pentsiodunek eta, halaber, erretiro-pentsio pribatuak kritikatu dituzte.

Pentsiodunak Bilbon elkarretaratzea egiten. Argazkia: EiTB.
Pentsiodunak Bilbon elkarretaratzea egiten.
Pentsio duinen aldeko protesta egin dute gaur goizean Bilbon

1:22

Agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ehunka pentsiodunek elkarretaratzea gin dute astelehen honetan, Bilbon, Espainiako Gobernuak erretiro-pentsioak igotzeko ezarritako % 0,25eko igoera 'kaskarraren' aurka.

Ordu erdiz egon dira bilduta aurreikusitako igoera salatzeko, zein erretiro-pentsio pribatuak kontratatzeko Rajoyren Gobernuak aurreikusitako aukera kritikatzeko ere.

Erretiro-pentsioen igoera Kontsumorako Prezioen Indizearen (KPI) igoerari lotzea eskatu dute pentsiodunek; 2017an KPIren igoera % 1,2koa izan zen. Izan ere, erosteko beren ahalmena gutxitzen badoa "pobrezia eta gizarte-bazterketa" eragiten die pentsiodun askori, Nagusiak elkarteak agiri batean jakinarazi duenez.

Gizartea kontzientziatzea da elkarretaratze horren azken helburua " erretiro-pentsio duinak" lortzeko, bai egungo pentsioduntzat, zein etorkizuneko pentsiodunentzat ere.

Datorren ostegunean, otsailaren 22an, pentsiodunek manifestazioa deitu dute Bilboko Udaletik Espainiako Gobernuaren Ordezkariordetzaraino. Alde batetik, erretiro-pentsioen igoera KPIren igoeraren araberakoa izatea eskatuko dute; eta bestetik, Espainiako erretiro-pentsioak EBkoekin homologatzea nahi dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko azken albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Ekonomia albisteak Gaurko azken orduko albistea