Ekonomia -

Krisia

350 lanpostuak mantentzea posible dela defendatu dute Fagor CNAko langileek

Ostegunean iragarritako bideragarritasun planaren baitan, Garagartzako lantegia ixtea eta langileen erdiak kaleratzea proposatu du Fagor CNAko zuzendaritzak.

Fagor CNAko langileak. Argazkia. EiTB
Fagor CNAko langileak. Argazkia. EiTB
350 lanpostuak mantentzea posible dela defendatu dute Fagor CNAko langileek

1:29

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Fagor CNAko enpresa batzordeak 350 lanpostuak mantentzea "posible" dela, eta jarrera hori negoziazio mahaira eramango duela adierazi du.

Edesa Industrial konpainiako zuzendaritzak Garagartzako lantegia (Arrasate) ixtea eta langileen erdiak kaleratzea proposatu zuen, atzo iragarritako bideragarritasun planaren baitan. Taldearen proposamenak 190 eta 220 pertsona artean kaleratzea ekarriko luke. Egun, 350 langile ditu.

Enpresa batzordeak "erabat" baztertu du atzo zuzendaritzak iragarritakoa, izan ere, "bertan jasotakoa ez dator bat" zuzendaritzak langileen ordezkariekin atzo bertan egindako "bileran esandakoarekin". Langile batzordearen esanetan, "jarrera honekin hastea ez da batere egokia 350 langileren etorkizuna jokoan denean".

Langileen ordezkariek gaur bidalitako oharraren arabera, 30 langile kaleratzeko erregulazio plana erretiratzea eta negoziazio mahaia osatzea adostu zuten atzoko bileran "Fagor CNA enpresarentzat proiektu berri bat sortzeko helburuarekin, betiere, enplegua eta etorkizunerako bermeak oinarri hartuta".

Enpresa batzordearen iritziz, Eusko Jaurlaritzak eta Fagor Kooperatiba Elkarteak ere egon behar lukete negoziazio mahai horretan. "350 langileentzako proiektu baten alde egingo dugu, posible dela uste baitugu", nabarmendu du.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa Espainia Fagor Basauri Mondragon korporazioa Arrasate argazkiak Ekonomia 2024 Albisteak Eskoriatza Debagoiena gaur