Ekonomia -
FAGOR CNA
Edesa Industrial eta Geyserreko langileek mobilizazioak hasi dituzte
Enpresak aldi baterako lan erregulaziorako plana aurkeztu ondoren, langile batzordeko ordezkariak asteartean elkartuko dira zuzendaritzarekin.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Edesa Industrialeko eta Geyserreko langileek mobilizazioak hasi dituzte gaur goizean. Hasteko, elkarretaratzea egin dute Garagartzako lantegiaren kanpoaldean. "Gobierno Vasco-CNA Group. Konponbidea orain. Despidos no son la solución" lelopean egin dute elkarretaratzea, enpresaren jarraipena eta garbigailuen alorreko langileak kaleratzeko erregulazio plana bertan behera uztea eskatzeko.
Gaurko kontzentrazioaz gain, langileek beste protesta bat deitu dute asteazken arratsalderako (18:30) Arrasateko plazan. Langile batzordeak kontzentrazioan parte hartzeko deia egin die herritarrei, "herriaren babesa" oso garrantzitsua dela iritzita.
Gaur bilera egitekoa zuten garbigailuen alorreko 30 langileren kontratu eteteaz hitz egiteko, baina azkenean bihar elkartuko dira langile batzordeko ordezkariak eta zuzendaritza.
Langile batzordea negoziazio mahaitik altxatu zen astelehenean, langileak kaleratzeko erregulazio plana onartzen ez duelako. Langile batzordeak azaldu duenez, planteamendu berarekin joango da biharko bilerara.
Gaur beste bilera bat egin dute eta bulegoetako langileak —ehun inguru— Edesako aldi baterako lan erregulaziorako planean sartzea izan dute hizpide. Aipaturiko lan-erregulazioko txostena urrira arte egongo da indarrean.