Ekonomia -
CEL taldea
CEL taldeko langileek martxa egingo dute 300 lanpostu defendatzeko
Hartzekodunen konkurtsoa aurkeztu zuen enpresak ekainean, eta bi inbertitzaile interesatuta daude.
Agentziak | Erredakzioa
Enpresa batzordeak adierazi duenaren arabera, bi inbertitzaile potentzial daude enpresa taldean interesatuta: talde kataluniar bat eta txiletar bat. Bi taldeek datorren astean bisitatuko dituzte taldeak dituen lantegiak.
Langileek deitu duten martxa 06:00etan abiatuko da Ecofibras lantegitik, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitzan bukatuko da. Aurretik, geldialdia egingo dute Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren aurrean.
Bozeramaile sindikalek adierazi dutenez, CEL taldearen egoera “sostengaezina eta oso larria” zela esan zien administrazioak. Langileak eta sindikatuak, aldiz, ez datoz bat enpresaren iritziarekin.