Ekonomia -
Zor-maila handia
Hartzekodunen aurrekonkurtsora jo du Edesa-Fagorrek
Fagorreko etxetresna elektrikoak ekoizten dituen Edesa Industriak enpresak 100 milioi euro inguruko zorra du.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Fagorreko etxetresna elektrikoak egiten dituen Edesa Industrial enpresak hartzekodunen aurrekonkurtsoa aurkeztu du ostiral honetan Donostiako epaitegi batean, La Vanguardia kazetak argitaratu duenez. Edesak 100 milioi euro inguruko zorra du.
Dena dela, bideragarritasun egitasmo batean lanean ari direla jakinarazi du Edesaren jabe den CNA talde katalanak, markaren sendotasunean konfiantza dutelako. Gauzak horrela, banketxeekin zorra birnegoziatzeko lanean ari dira.
Edesa Industrialak Arrasaten (Gipuzkoa) du egoitza, 100 milioi euroko fakturazioa du urtero, 350 langile ditu Euskadin, eta mozkinen % 60a Europan egindako ekoizpenarekin lortzen dute. Konpetentziako enpresek, berriz, arropa-garbigailuak ekoizten dituzte eta Europatik kanpo, gainera.
Bestalde, Edesak zor-maila eta finantza-gastu handiak dauzka.
Fagor Etxetresnak erosi zuen CNA talde katalanak duela hiru urte, 42,5 milioi euroren truke.