Ekonomia -

Lan-gatazka

CCOOk bat egin du maiatzaren 16ko Hezkuntzako grebarekin

Eusko Jaurlaritzak gaurko mahai sektorialean erakutsi duen "negoziatzeko interes eza" ikusi ostean hartu du erabakia.

Unai Sordo, CCOOren idazkari nagusia. Argazkia: EiTB
Unai Sordo, CCOOren idazkari nagusia. Argazkia: EiTB
Unai Sordo, CCOOren idazkari nagusia. Argazkia: EiTB

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

CCOOk Hezkuntza alorreko greba egingo du maiatzaren 16an, Steilasek, ELAk eta LABek egingo dutenarekin bat egingo du, Eusko Jaurlaritzak gaurko mahai sektorialean erakutsi duen "negoziatzeko interes eza"” dela eta.

Hezkuntza Sailak bilera antolatu zuen gaurko langileen lan-baldintzen eta hezkuntza publikoaren sistemaren inguruan iritziak gerturatzeko asmoz, horrela, Steilasek, ELAk eta LABek hilaren 16rako eta 23rako deitutako grebak bertan behera utz zitzaten.

Bileran ez da gerturatzerik izan, eta hiru sindikatuek greba deialdiari eutsi diote, Jaurlaritzak eskakizunei "erantzuteko borondaterik erakutsi ez" duelako.

Sindikatuen ezinegonarekin bat egin du CCOOk, eta prentsa-ohar batean jakinarazi du maiatzaren 16an grebarako deia egiten diela irakasleei, hezkuntza laguntzaileei, eta sukaldeko eta garbiketako langileei.

Sindikatuak azaldu duenez, "negoziazioan aurrerapausorik eman ez" denez eta Hezkuntza Sailak proposamenak entzuteko "interesik ez" duenez, grebarekin "erantzuteko betebehar morala eta etikoa" du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
ELA albisteak LAB Grebak Ekonomia Gaurko azken ordukoa Hezkuntza Sindikatuak CCOO albisteak