Ekonomia -

Eustat-en datuak

EAEko langabezia tasa %11,4ra jaitsi da lehen hiruhilekoan

Aurreko urteko epe berdinarekin alderatuta, % 3,1 egin du behera lanpostu bila dauden pertsonen kopuruak. Guztira 117.000 pertsona daude langabezian.

Langabezia jaitsi egin da azken hiru-hilekoan EAEn

1:20

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) 117.000 langabe zeuden erregistratuta 2017ko lehen hiruhilekoa bukatzean, hau da, aurrekoan baino 13.100 gutxiago (%1,2ko jaitsiera). Modu honetan, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako batez besteko langabezia tasa %11,4 da, duela urtebete baino hiru puntu pasa gutxiago, Eustatek landutako Biztanleria Jardueraren Arabera Sailkatzeko Inkestaren datuen arabera.

Halaber, lan merkatuko 2017ko lehen hiruhilekoaren datuen arabera, okupatuak 909.400 ziren EAEn, aurreko hiruhilekoan baino 6.600 gehiago, (%0,7ko igoera). Okupatuen eta langabeen bilakaeren ondorioz, EAEko jarduera tasa %56 da 2017ko lehen hiruhilekoan, aurrekoan baino %4 hamarren azpitik.

Herrialdeka, langabeen jaitsierarik handiena Bizkaian izan zen (7.300) gutxiago, langabezia tasa %12,7 izanik, aurreko hiruhilekoan baino %1,3 puntu gutxiago. Gipuzkoan %9,3ko langabezia tasa dago (-%1,8 puntu), 6.300 langabe gutxiagorekin eta guztira 31.000 izanik. Araban 600 langabe gehiago izan dira aurreko hiruhilekoaren aldean, eta langabezia tasa %11,3 da, hiru hamarren gehiago.

Okupazio tasarik altuena Gipuzkoak dauka, %67,6ekin, aurreko hiruhilekoan baino %0,5 puntu gehiago. Arabak %66,3ko okupazio tasa dauka (2 hamarren gutxiago), eta Bizkaiak %64,6koa (lehengoan).

Sektoreei dagokienez, 2017ko lehen hiruhilekoan 191.100 okupatu daude Industrian, aurreko hiruhilekoan baino 3.600 gehiago, sektore hazkunderik handiena izanik. Zerbitzuetan 2.400 okupatu gehiago izan dira, eta Lehen sektorean 800 gehiago. Eraikuntzan, aldiz, 200 okupatu gehiago zenbatu dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa Espainia Langabezia 2024 Lana albisteak Ekonomia albisteak Albisteak