Ekonomia -

Tren-garraioa

Talgok irabazi du Renferen historiako kontraturik handiena

Talgok % 28,3 merkatu du Renfek egindako eskaintza, 1.096 milioi eurokoa.

Tren-gidaria. Artxiboko argazkia. EiTB
Tren-gidaria. Artxiboko argazkia. EiTB
Tren-gidaria. Artxiboko argazkia. EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Talgok irabazi du Renfek abiadura handiko 30 tren egin eta horiek mantentzeko ateratako lehiaketa, Iñigo de la Serna Sustapen ministroak baieztatu duenez. 2.642 milioi euroko proiektua da, eta Renferen administrazio-kontseiluak onartu du.

CAF eta Talgo enpresez gain, Alstom frantziarra eta Siemens alemaniarra aritu dira Renferen historiako kontratu handiena lortzeko lehian. Kanadako Bombardier konpainiak ere parte hartu zuen, baina eskaintza teknikoak ebaluatzeko fasean atzean utzi zuten.

De la Serna ministroak nabarmendu duenaren arabera, Talgoren eskaintzak % 28,3 merkatu du lehen 15 trenak egiteagatik eta haiek 30 urtez mantentzeagatik Renfek ordaindu nahi duen diru-kopurua: 1.096 milioi euro.

Tren bakoitza egiteko 22,5 milioi euro erabiliko dituzte, eta mantentze-lanetarako, berriz, 2,49 euro kilometroko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
CAF argazkiak Ekonomia Eguneko albisteak Adif