Ekonomia -

Edesa Taldea

Fagor CNAk ekoizpena etengo du behin-behinean Garagarzan

Eskoriatzan, Basaurin eta Geyser plantetan lanean jarraituko dute aurreikusitako ekoizpenarekin.

Fagorren Arrasaten duen lantegia. Argazkia: EFE
Fagorren Arrasaten duen lantegia. Argazkia: EFE
Fagorren Arrasaten duen lantegia. Argazkia: EFE

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Fagor CNA Group enpresak iragarri duenez, eten egingo du behin-behinean Garagarzako (Arrasate) lantegiaren ekoizpena, eta 200 langileri eragingo die. Eskoriatzan, Basaurin eta Geyserren, ordea, lanean jarraituko dute.

Alde batetik, aurten aurreikusita zuten ekoizpenarekin bukatu dutela adierazi du. Beste alde batetik, linea txuriko produktu berriak prestatzen hasiko direla iragarri du, eta hortaz, enpresaren gaitasun produktiboak egokitzeko beharra azpimarratu du, berrikuntza ugari izango direlako.

Horrez gain, Edesa Industrial taldearen salmentek estatu espainiarrean % 58 gora egingo dutela nabarmendu du, eta nazioarteko merkatuan, berriz, % 64.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Fagor Basauri Arrasate argazkiak Ekonomia berriak Gaurko azken ordukoa