Ekonomia -

Elkarretaratzea

AHTa 'berehala gelditzea' eskatu dute Bilbon

"Ikuskaritza soziala" egitea ere exijitu dute, esleitutakoaren eta egun aurreikusitako gastuen arteko aldea "278 milioi eurokoa" dela salatu baitute.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Abiadura Handiko Trenaren (AHT) aurka dauden hainbat elkartek elkarretaratzea egin dute astearte honetan Adifek Bilbon duen egoitzan, ‘Euskal Y’a "berehala gelditzea" eskatzeko. Halaber, "ikuskaritza soziala" egitea ere exijitu dute, esleitutakoaren eta egun aurreikusitako gastuen arteko aldea 278 milioi eurokoa dela salatu baitute.

Luis Garcia elkarte horietako bozeramaileak azaldu duenez, 278 milioi euroko alde hori Eusko Trenbide Sareak eta Eusko Jaurlaritzak egindako txosten batean ageri da.

“Euskal Y osoaren eraikuntzaren kostua 6.000 milioi eurokoa baino gehiagokoa da, eta, 10 urteko lanen ostean, orain arte inbertitutakoa baino gehiago gastatu beharko da”, kritikatu du.

“Gogoratu dezagun gastu erraldoi hori krisi ekonomikoan gaudela eta partida sozial guztietan murrizketak egiten ari direla egin dutela, erakundeak herritarren behar sozialak asetzen ari ez diren bitartean”, berretsi du Garciak.

Horren esanetan, Jaurlaritzak "dirua obretan xahutzen" jarraitzen du, "murrizketak" egiten duen bitartean. Era berean, etxebizitzako prestazio osagarria jasotzeko baldintzak "zorroztu" egin dituela gogorarazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo EAE albisteak Ekonomia albisteak Gaurko azken orduko albistea