Ekonomia -

Brexit

Ibex 35ek inoizko jaitsierarik handiena izan du, Brexitaren ondorioz

% 12,35 egin du behera Espainiako adierazle nagusiak.

Ibex 35en panela Madrilgo Burtsan, ekainaren 24an. EFE
Ibex 35en panela Madrilgo Burtsan, ekainaren 24an. EFE
Galera handiak mundu osoko Burtsetan; Ibex 35ek, inoizko handiena

1:33

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako burtsaren adierazle nagusiak, Ibex 35ek, inoizko jaitsierarik handiena izan du gaur, ekainak 24, Erresuma Batuko herritarrek Europar Batasuna uztea erabaki eta gero.

Hain zuzen ere, % 12,35 amildu da adierazlea, 7.787,70 puntura.

Urteko datu guztiak kontuan hartuta, Ibex 35ek % 18,40ko jaitsierak pilatu ditu, azken lau saioetan % 6,26 gora egin badu ere.

Adierazlean kapitalizazio handien duten balioek jaitsiera handiak izan dituzte: Santanderrek % 19,89 egin du behera; BBVAk, % 16,18; Telefonicak, % 16,12; Repsolek, % 10,94; Iberdrolak, % 10,20; eta Inditexek, % 6,80.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Europar Batasuna Zer ari da gertatzen Europan? Erresuma Batua argazkiak Ekonomia Gaurko azken ordukoa Burtsa