Ekonomia -
Kontrolatzaileen greba
Hegaldiak bertan behera Loiun eta Biarritzen, langileen greba dela eta
Atzo arratsaldean bederatzi izan ziren Loiun bertan behera geratu ziren hegaldiak, eta gaur beste bat, oraingoz. Lapurdiko aireportutik ez dira hegaldien ia erdiak aterako.
agentziak | erredakzioa
Loiuko aireportutik abiatzekoak ziren bederatzi hegaldi bertan behera geratu ziren atzo, Frantziako kontrolatzaileen grebaren lehenengo egunean, eta Biarrizkotik ia erdiak ez dira aterako gaurkoan.
Aenak jakitera eman duenez, bederatzi hegaldi horiek Londres, Manchester, Paris, Amsterdam eta Dusseldorf zuten helmuga, eta gaur Amsterdamera joatekoa zen beste bat ez da atera.
Gainera, gaur, grebaren bigarren egunean, bi orduko atzerapenak ere izaten ari dira. Biarrizko aireportuan, berriz, hegaldien ia erdiak bertan behera geratu dira.