Ekonomia -

BIZKAIKO GARRAIOA

Metroko hirugarren linea urtebete barru hasiko da funtzionatzen

Horrela, Etxebarri udalerria Otxarkoaga, Txurdinaga, Uribarri eta Matiko Bilboko auzoekin lotuta egongo da. Proiektu berriak metroko hiru lineak lotuko ditu.

Linea berriak 5.885 metroko luzera izango du eta 70.000 pertsonak erabiliko dute. Argazkia: EITB
Linea berriak 5.885 metroko luzera izango du eta 70.000 pertsonak erabiliko dute. Argazkia: EITB
Continúan los trabajos en la línea 3 de Metro Bilbao, que abrirá en 2017

1:17

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Metro Bilbaoko hirugarren linea urtebete barru hasiko da funtzionatzen, Zazpikaleetako geltoki intermodaleko lanak bukatutakoan. Linea berriak 279 milioi euro kostatu du, eta 10 milioi bidaiari eramango ditu urtean.

Iñigo Urkullu lehendakariak, Ana Oregi Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuak, Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusiak eta Juan Maria Aburto Bilboko alkateak linea berriko lanak bisitatu dituzte asteazkenean. Bertan azaldu dutenez, geltoki berriak metroko hiru lineak elkartuko ditu, eta Txorierriko trenbidea Artxandako tunel berri baten bidez lotuko dute.

Horrela, intermodala Bilboko itsasadarreko bi aldeetako, Txorierriko, Durangaldeko eta Urdaibaiko bizkaitarren "topagune berria" izango da. Lehendakariaren hitzetan, proiektuak "lurralde osoa" antolatuko du. Metro Bilbaoko hirugarren lineak 5.885 metroko luzera izango du, eta 70.000 bat pertsonak erabiliko dute. Halaber, Etxebarri udalerria Otxarkoaga, Txurdinaga, Uribarri eta Matiko Bilboko auzoekin lotuta egongo da.

Lanak 2015eko maiatzean hasi zirenetik, Esperanza pilotalekuko eta San Nikolaseko geltoki zaharra eraitsi dituzte. Gainera, 120 metro luze den tunel bat erabili da geltoki berriko orubea eraikitzeko.

Erakundeen apustua

Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak erdibana ordaindu dituzte linea berriko lanak. Iñigo Urkullu lehendakariaren esanetan, "zailtasunei" aurre eginez, "kalitatezko garraiobide publiko baten alde" egin du Euskadik. "Hirugarren lineako proiektu berriak erakusten du Metro Bilbao nazioarteko erreferente bat dela", adierazi du lehendakariak.

Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusiaren arabera, Bizkaiko Foru Aldundiak 1.320 milioi euro inbertitu ditu 1998tik metroko lanetan. Hau da, mila euro inguru biztanle bakoitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala Bilboko albisteak Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritza albisteak Metro Bilbao albisteak Ekonomia 2024 Unai Rementeria Juan Maria Aburto Gaurko azken orduko albistea Zazpikaleak Bilbo Etxebarri albisteak Garraio publikoa gaur Txurdinaga Otxarkoaga albisteak