Ekonomia -

Kapital-gehikuntza

Euskaltelek R Cable enpresaren erosketa burutu du

Operazioaren guztizko prezioa 1.190 miloi euro izan da, kapitala eta zorra barne hartuta.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskaltelek gaur eskuratu du R Cable enpresaren % 100a, 255 milioi euroko kapital-gehikuntza "arrakastaz" bukatu ostean. Euskaltelek azpimarratu duenez, horixe izan da telekomunikazioen Galiziako operadorea erosteko prozesuko azken mugarria.

Ohar baten bidez, Euskaltelek jakitera eman du bere garaian merkatuari jakinarazi zion prezio eta baldintza beretan gauzatu dela erosketa. Operazioaren guztizko prezioa 1.190 miloi euro izan da, kapitala eta zorra barne hartuta.

Erosketa finantzatzeko, 600 milioi euro banku-finantzaketa bidez lortu dituzte eta beste 300 milioi zor instituzionala kontratatzearen bidez; horrez gain, akzio berriak igorrita eta eskudirutan eskuragarri zutena ere erabili dute.

Operazio gaur amaitu da 2550 milioiko kapital-gehikuntzarekin. Horietako 80 Abancarekin sinatu dituzte; horrenbestez, R Cableren jabea zen finantza-erakundea Euskaltelen akziodun minoritario bilakatu da.

Kutxanbankek akziodun nagusia izaten jarraituko du (berea da konpainiaren % 30), eta berak jarriko ditu 1.190 milioietara iritsi arte falta diren gainerako 35 milioiak.

Talde berriak Euskaltelek eta R Cablek zuten tokiko izaera izateari eutsiko dio. Hori dela eta, markek tokiko egiturek eta lantalde profesionalek bere horretan jarraituko dute. Guztira 5 milioi pertsonaz osatutako merkatuari eskainiko dio zerbitzua, 715.000 bezero baino gehiago izango ditu eta 570 milioiko diru-sarrera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EAE albisteak Euskaltel Ekonomia 2024 Albisteak Euskal enpresak azken ordukoa