Ekonomia -

Urte arteko igoera

Etxebizitzaren prezioak garestitzen jarraitzen du

Etxebizitza berriaren prezioa 2014ko bigarren hiruhilekoan baino % 4,9 garestiagoa da, eta igoera % 3,8koa izan da bigarren eskukoaren kasuan.

Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB
Etxebizitzen prezioak eta salerosketak, gora uztailean

1:21

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Etxebizitza librearen prezioa % 4 garestitu da 2015eko bigarren hiruhilekoan, aurreko urteko garai berekoarekin alderatuta. Hala, bosgarren hiruhilekoz garestitu da jarraian, sei urtez behera egin ostean, Espainiako Estatistika Institutuak jakitera eman duenez.

Etxebizitzaren prezioaren gorakada urteko lehen hiruhilekokoa baino bi puntu altuagoa izan da, % 1,5ekoa izan baitzen orduan garestitzea.

Etxebizitzen prezioa 2008ko bigarren hiruhilekoan hasi zen merkatzen (% 0,3), eta hala jarraitu zuen 2014ko bigarren hiruhilekora arte, gora egin baitzuen, 24 hilabetez jaitsi eta gero.

Etxebizitza motari dagokionez, berria % 4,9 garestitu da 2015eko bigarren hiruhilekoan, aurreko urteko garai bereko prezioarekin aldean; aurreko hiruhilekoko garestitzea baino puntu bat handiagoa izan zen, beraz.

2008ko bigarren hiruhilekotik, hiruhileko horretan garestitu da gehien etxebizitza berria.

Bestalde, bigarren eskuko etxebizitzaren prezioa % 3,8 igo da, aurreko urteko epe berean baino 2,7 puntu gehiago, hain zuzen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia albisteak Ekonomia Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Kontsumoa Etxebizitza