Ekonomia -

Bilbo

Izar berriz ere zigortu dute amiantoak hildako langile batengatik

166.212 euro ordaindu beharko dio beharginaren familiari. Gainera, enpresak beste zigor bat jaso du, segurtasun neurri gutxi izateagatik.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arlo Sozialeko Bilboko 3 zenbakiko Auzitegiak ebatzi duenez, Izar ontziolak 166.212 euro ordaindu beharko dizkio Roberto B.P. mesoteliomak jota 2012an hildako langilearen seme-alabei. Gainera, beharginaren emazte ohiaren salaketa errefustau du, ASVIAMIE amiantoaren biktimen euskal elkarteak jakinarazi duenez.

Elkarteak hedabideetara igorritako ohar batean adierazi duenaren arabera, aipatutako Bilboko Auzitegiak Roberto B.P. langilearen sei seme-alabek aurkeztutako salaketa aintzat hartu du. Hildakoak Astilleros Españoles enpresan lan egin zuen 1957tik 1990era arte, eta 2012an hil zen, 75 urte zituela, mesotelioma pleuralak jota. Gaitza amiantoak eragin zion, hil baino 50 egun lehen adierazi ziotenez.

Izar enpresak beste zigor bat jaso du, segurtasun neurri gutxi izateagatik, eta % 50eko Prestazio Errekargua ordaindu beharko du. Gainera, adierazi du emazteak ez duela zilegitasunik kalte-ordainak eskatzeko, 1986an banandu eta 1996an dibortziatu zirelako, eta seme-alabek ere ez, amarekin joan baitziren.

AVISAMEren esanetan, epaiak emazteren zilegitasun eza berretsi egin du, 16 urtez dibortziatua izateagatik, baina ez seme-alaben kasuan. Elkartearen arabera, nahiz eta "aitarekin ez ziren bizi, dibortzioak ez du esan nahi eskubiderik ez dutenik herentzia eskatzeko, kalte-ordainerako eskubidea dute eta, hala, herentziaren parte da".

Guztira, Izarrek 85.125,87 euro ordaindu beharko ditu, gehi interesak, eta kalte moralagatik beste 66.903,13 euro ordaindu beharko ditu, hau da, 166.212 euro, sei seme-alaben artean banantzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Lana albisteak