Ekonomia -
Krisia Grezian
Greziak laguntza programa sei hilabetez luzatzea eskatu du
Eurotaldeak baieztatu egin du luzapen eskaera jaso dutela, baina ez du zehaztu Atenasek zer-nolako baldintza jarri dituen.
Erredakzioa
Greziako Gobernuak laguntza programa sei hilabetez luzatzea eskatu dio gaur Eurotaldeari.
"Dagoeneko jaso dugu sei hilabeteko luzapen eskaera", baieztatu du Jeroen Dijsselbloem Eurotaldeko presidenteak, baina ez du zehaztu Atenasek zer-nolako baldintza jarri dituen laguntza hori jasotzeko.
Lantalde batek aztertuko du orain eskaera, gaur bertan, eta estatu kideek onartzen badute, baliteke ostiral honetan berrestea Euroguneko Ekonomia ministroek.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea