Ekonomia -

Plataforma berria

Funtzionarioei ‘kendutakoa’ itzultzeko eskatu diote Jaurlaritzari

ELA, LAB eta UGT sindikatuek plataforma bat sortu dute “Eusko Jaurlaritzari azken sei urteetan Exekutiboaren Administrazio Orokorreko langileei lapurtutako guztia itzultzeko eskatzeko”.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ELA, LAB eta UGT sindikatuek plataforma bat sortu dute “Eusko Jaurlaritzari azken sei urteetan Exekutiboaren Administrazio Orokorreko langileei lapurtutako guztia itzultzeko eskatzeko”.

Hiru sindikatuetako ordezkariek bilkura egin dute goizean Jaurlaritzak Lakuan duen egoitzaren aurrean. Osatu berri duten plataforma aurkeztu dute eta Jaurlaritzako Administrazio Orokorreko langileek “Euskadiko administrazio publiko guztietako langileen artean baldintza okerrenak” dituztela salatu dute.

“Sei urte daramatzagu soldaten jaitsiera eta izoztea pairatzen”, esan dute. Era berean, Jaurlaritzak “agintzen duen erakundearen arabera” politika ezberdinak egiten dituela esan dute.

Administrazio Orokorrean egondako lanpostu galera ere hizpide izan dute. Sindikatuen aburuz, “erretiroez baliatzen dira lanpostuak ez betetzeko eta lanpostu horiek amortizatzeko”.

“Zerbitzuen kanporatzearen ondorioz, negozioa pribatuak diru publikoarekin asetzen dira eta kontratazio prekarioa bultzatzen da”, gaineratu dute. “Ezarritako austeritate politikei” aurre egiteko Jaurlaritzak duen borondate eza ere salatu dute zentralek.

Bilkura berriak iragarri dituzte sindikatuetako ordezkariek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza Eusko Langileen Alkartasuna Langile Abertzaleen Batzordeak Funtzionarioak bideoak