Ekonomia -

Kritika ituna dela eta

EH Bildu erresistentziaren alde agertu da TTIPri aurre egiteko

Koalizioak “Hiritarrentzako Merkataritza Agenda baten alde” konferentzian parte hartuko du, Merkataritza eta Inbertsiorako Itun Transatlantikoaren harira.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Oskar Matute EH Bilduren legebiltzarkideak “Europan erresistentziaren agenda eratzearen” alde agertu da, “proposamen zehatzekin”, Europar Batasuna negoziatzen ari den eta “pertsonak kontsumo objektu hutsak bihurtzen dituen” Merkataritza eta Inbertsiorako Itun Transatlantikoari (TTIP) aurre egiteko.

Izan ere, EH Bilduren ordezkaritza bat, hainbat euskal eragileren ordezkariekin batera, Bruselarantz abiatu dira gaur, astelehena, bihar  “Hiritarrentzako Merkataritza Agenda baten alde” konferentzian parte hartzeko helburuarekin.

Matutek baieztatu du AEBen eta Europaren arten behin behinean TTIP adostuta “hiritar europarren eta euskal herritarren eskubideen kontrako eraso zuzena” egingo dute.

Idoia Arrazola EHNEren ordezkariaren esanetan, ituna sinatzeak “ondorio latzak ekarriko ditu elikaduraren segurtasunean, ingurunean eta, hortaz, Euskal Herriko nekazaritzan eta abeltzaintzan”.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ameriketako Estatu Batuak albisteak Europa Ekonomia berriak EH Bildu Gipuzkoa