Ekonomia -

Azaroko datuak

2.093 pertsona gutxiago langabezian EAEn, eta 487 gehiago Nafarroan

Estatuan 14.688 pertsona gutxiago daude lan gabe. 1996. urtetik azaroan izandako daturik onena da, Espainiako Gobernuaren Lan Ministerioaren arabera.

Azaroko langabeziaren mapa. Grafikoa: eitb.eus
Azaroko langabeziaren mapa. Grafikoa: eitb.eus
Azaroko langabeziaren mapa. Grafikoa: eitb.eus

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Langabezia % 1,23 jaitsi da azaroan Euskadin, hau da, 2.093 pertsona gutxiago izan dira lan gabe, eta, ondorioz, langabe kopurua 168.729 pertsonakoa da egun, Espainiako Gobernuko Lan Ministerioak jakinarazi duenez.

Urtebetean, 5.971 langabe gutxiago zenbatu dituzte EAEn, langabezia % 3,42 jaitsi baita iazko azarotik aurtengo azarora.

Lurraldeka, jaitsiera handiena Araban izan da. % 1,94 egin baitu behera langabeen kopuruak Araban, 534 langabe gutxiago zenbatu baitituzte bertan. Bizkaian ere behera egin du (% 1,12) 1.072 langabe gutxiago zenbatu dituztelako. Gipuzkoan, bestalde, 487 pertsona gutxiago ( % 1,03) zenbatu dituzte langabezian.

Igoera Nafarroan

Foru Erkidegoan, aldiz, gora egin du langabezia-tasak, 487 pertsona gehiago (% 1,04) baitaude bertan lan gabe, aurreko hileko datuekin alderatuta. Nolanahi ere, iazko azarotik 3.772 langabe gutxiago (% 7,36) zenbatu dituzte Nafarroan.

Estatuko datuan

Espainiako Estatuan oro har ere jaitsi da langabezia, orotara 14.688 pertsona gutxiago izan baitira lan gabe azaroan. 1996. urtean segida historikoa hasi zutenetik izandako azaro onena izan da. Hori horrela, langabe kopurua 4.512.116ra jaitsi da.

Are gehiago, Espainiako Gobernuaren datuen arabera, azaroan bigarren aldiz egin du behera langabeziak. Aurrenekoz iaz egin zuen, 2.475 pertsonak lortu baitzuten lana orduan. Urtetik urtera azaro batean izandako jaitsiera handiena ere izan da.

Orain, duela urtebete baino 296.792 langabe gutxiago daude.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Langabezia Lana albisteak Espainia albisteak