Ekonomia -
Burdinbideak
Istanbulgo Metrorako 21 tren eraikitzeko kontratua lortu du CAFek
119 milioi euroko kontratua sinatuko du Beasaingo enpresak, 6 bagoiko 21 trenen truke; guztira, 126 unitate.
Erredakzioa
Istanbulgo Metroak Mitshubisi Corporationekin eta CAF enpresa gipuzkoarrarekin 119 milioi euroren truke 6 bagoiko 21 tren eraikitzeko kontratua sinatu du.
Construcciones y Auxliar de Ferrocarriles (CAF) enpresak gaur jakinarazi duenez, hilabete asko igaro dituzte negoziazioetan.
Kontratua 119 milioi eurokoa da, eta 6 bagoiko 21 tren eraikiko ditu Beasaingo enpresak; guztira, 126 unitate.
Horrela, orain arteko kontratuak batuta, 600 milioi eurotik gorako negozioa du CAFek Turkian.
Iturri berberak CAFen proiektuek Turkian izan duten eboluzioa azpimarratu nahi izan du. Horien artean daude Ankara eta Istanbul lotzen dituen abiadura handiko linearako egindako 12 unitatean, 2009. urte amaieran kostaldeko Antalya hirirako egindako 14 tranbiak eta 2010ean Izmir hirirako eraikitako 33 trenak.
12 milioi biztanle ditu Istanbulek, eta 2000. urtean inauguratu zuen garraio sistema metropolitarreko lehen linea.
2009an, 1.300 pertsonarentzako 30 metro unitate eskatu zizkion bezero berberak CAFi, hiriaren zonalde asiarreko Kadikoy-Kartal linearako.