Ekonomia -

Epaia

Amiantoagatik hildako baten sendiari ordaina ematera zigortu dute Izar

EAEko Justizia Auzitegi Nagusia aurrez Bilboko auzitegi batek emandako epaia berretsita, % 50 gehiago ordaindu beharko dio Izar ontziolak sendiari.

Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aurrez Bilboko Lan Arloko 9 zenbakiko Epaitegiak Izar ontziolari ezarritako zigorra berretsi du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak, eta, horrenbestez, % 50 gehiago ordaindu beharko dio aipaturiko enpresak amiantoagatik hildako Roberto B.P. langilearen sendiari.

Amiantoaren Biktimen Euskadiko Elkarteak (ASVIAMIE) jakinarazi duenez, Roberto B.P. 1957an hasi zen Astilleros Españoles ontziolan lanean, eta 1990ean kaleratu zuten arte bertan egin zuen lan.

Hilabete batzuk geroago, ezintasun osoa aitortu zioten eta heriotza eragin zion arnasa hartzeko gutxitasuna eta mesotelioma atzeman zizkioten 2012an.

Bilboko Lan Arloko 9 zenbakiko Epaitegiak enpresaren erantzukizuna aitortu zuen, eta Izar ontziolak helegitea aurkeztu zuen.

Orain, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak epaia berretsi, eta enpresak langilearen heriotzan izan duen erantzukizuna aitortu du. Are gehiago, prebentzio arauak bete ez izanari egotzi dio langilea amiantoaren eraginez gaixotu izana.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Ekonomia 2024 Eguneko albisteak Albisteak EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren epaiak