Ekonomia -

2013-2016 plan estrategikoa

Eroskik bere zorra 1.200 milioitan murriztu du 2008tik 2013ra arte

Bankuek egitasmo estrategikoaren helburuak partekatzen dituztela eta eraldaketa prozesua laguntzeko borondate irmoa berretsi dutela ziurtatu du kooperatibak.

Eroskiren supermerkatua. Argazkia: EiTB
Eroskiren supermerkatua. Argazkia: EiTB
Eroskiren supermerkatua. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Urte hasieran onartutako egitasmo estrategikorekin (2013-2016) aurrera jarraitzen du Eroskik; izan ere, azken bost urteetako zorpetze mailarik txikiena du. 2008tik 2013ra arte zorra 1.200 milioi eurotan murriztu du kooperatibak. Espainiako enpresen artean egindako murrizketarik handienetarikoa da.

Plan estrategikoaren funtsezko osagaia kooperatibaren eraldaketa dela jakitera eman du Eroskik agiri batean. Esparru estrategikoak indartu eta negozio nagusiak sendotu nahi ditu kooperatibak. Markak ospea du eta errentagarritasun handia lortzen ari da, Eroskiren arabera.

Urtarrilean zorraren (2.500 bat milioi eurokoa) berregituraketa bankuekin adostu ostean, Eroski amortizazioen egutegia betetzen ari da eta urteko aurreneko seihilekoan zorra 60 milioi eurotan murriztu du.

Banaketa nabarmen indartu da 2013ko lehen seihilekoan; izan ere, emaitzak hobetzea lortu du kooperatibak (2012ko epe berean baino % 73,4 gehiago), eta galerak % 18,35 murriztu ditu. Gastuen murrizketak lagundu duela onartu du kooperatibak. Banaketa negozioaren "sendotasuna" baieztatu du hobekuntza horrek, Eroskiren hitzetan.

Oreka ekonomikoaren baldintzak hobetzeak lehiakortasuna areagotuko duela ziurtatu du Eroskik, denda sareko hazkundearen eta denda eredu berriaren zabalkuntzaren bidez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eroskiren albisteak Ekonomia Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Supermerkatuak gaur