Ekonomia -

Krisia

Urkullu: 'Kontzientzia garbi daukat Fagor Etxetresnaken kasuan'

"Gauzak behar ziren moduan egin ditugu abenduaren 17tik" esan du lehendakariak. Jaurlaritzak 50 milioi euroko diru-laguntza eman zion Mondragon Korporazioari.

Iñigo Urkullu lehendakaria (ezk), eta Andoni Ortuzar. Efe.
Iñigo Urkullu lehendakaria (ezk), eta Andoni Ortuzar. Efe.
Iñigo Urkullu lehendakaria (ezk), eta Andoni Ortuzar. Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu lehendakariak "kontzientzai garbi" duela adierazi du Jaurlaritzak Fagor Etxetresnak enpresaren kasuan egindakoagatik galdetu diotenean. Urkulluren arabera, Jaurlaritza lanean aritu da 10 hilabetez egoerari konponbidea aurkitu nahian.

"Gauzak behar ziren moduan egin ditugu abenduaren 17tik", esan du lehendakariak Andoni Ortuzar EBBko presidentearekin batera Sabin Etxean emandako prentsaurrekoan. Urkullu eta Ortuzar hedabideen aurrean agertu dira hauteskunde autonomikoak irabazi zituztenetik egindako lanaren balantzeaz aritzeko.

Lehendakariak argitu egin du Jaurlaritzak Mondragón Korporazioari emandako 50 milioi euroko laguntza ez dela "zorrak ordaintzeko" erabili, bideragarritasun plana aurrera eramateko baizik.

Horri oinarri bezala hartuta, Jaurlaritzak egoera behar bezala kudeatu duela azpimarratu du Urkulluk, eta, ondorioz, "kontzientzia garbi" duela adierazi du. Halaber, Gipuzkoako kooperatibako zuzendaritzak Fagor Etxetresnakekin gertatutakoa "etorkizunari begira kontuan izatea" espero duela esan du.

Fagor Etxetresnaken langileen artean sortutako ziurgabetasunari dagokienez, lehendakariak esan du orain lau hilabete dituztela aurretik ahalik eta konponbide onena aurkitzeko.

Egibar: "Diru-laguntzak ez dituzte bideragarritasun planerako erabili"

Bestalde, Joseba Egibar Legebiltzarreko EAJko bozeramaleak adierazi duenez, Fagor Etxetresnak enpresak "hornitzaileei ordaintzeko" erabili zituen Jaurlaritzak emandako diru-laguntzak, eta ez bideragarritasun planean.

Radio Euskadinko eztabaida batean, EAJko agintariak esan du Jaurlaritza kooperatibaren egoeraren berri izan eta berehala lanean jarri zela eta laguntzeko neurriak eta diru-laguntzak onartu zituztela.

Jarraian, laguntza guztiak "urriak" izan direla esan du, "behar bezala erabili ez direlako. Laguntzak "bideragarritasun planean" erabiltzekoak ziren. Plan horren arabera, Mondragon Korporazioko enpresa kopurua hirura murriztu behar zen. "Kirurgia neurri sakonak behar ditu", gaineratu du jeltzaleak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa Fagor albisteak Urkullu albisteak Mondragon korporazioa albisteak Ekonomia albisteak Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea