Ekonomia -

Lan-istripua

Deskargako ezbeharraren txostena 'bost aste barru' argitaratuko dute

Gipuzkoako Foru Aldundiak istripua izan zuen ibilgailuaren matxuren berri izan ez zuela errepikatu du Larraitz Ugarte Azpiegitura diputatuak.

Antzuola istripua
Antzuola istripua
Antzuolako istripuaren inguruan zuhurtzia eskatu du Diputazioak

1:08

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Deskarga mendateko (Gipuzkoa) lanetan hil zen langilearen istripua argitzeko Osalan txosten bat egiten ari da. Larraitz Ugarte Gipuzkoako Azpiegitura diputatuak gaur jakitera eman duenez, txostena "bost aste barru" argitaratuko dute.

Diputatuak agerraldia egin du gaur Batzar Nagusietan. UTE Lapatza enpresaren aurka neurririk hartuko ez dutela ohartarazi du Ugartek, Osalanen ikerketaren ondorioak jaso arte ez behintzat.

Aldundiak istripua izan zuen ibilgailuaren matxuren berri izan ez zuela errepikatu du Azpiegitura diputatuak. ELA sindikatuak ezbeharra gertatu baino sei egun lehenago salaketa aurkeztu zuen, baina "ordu extrak eta ordainketen arazoak" zituen hizpide, Ugartek azaldu duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Gipuzkoako albisteak Ekonomia Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Gipuzkoako Foru Aldundia azken ordukoa Debagoiena gaur