Ekonomia -
Mondragon korporazioa
89 milioi galdu zituen Fagor etxetresna elektrikoak enpresak 2012an
1.167 milioi euro fakturatu zituen, aurreko urtean baino % 9 gutxiago.
Erredakzioa
Fagor etxetresna elektrikoak enpresak 89 milioi euroko galerarekin itxi zuen 2012ko jarduna. Kontsumoaren beherakada, nazioartean zabaltzera bideratutako inbertsioaren murrizketa eta merkatuen errealitate berrira moldatzeko prozesua izan dira galeraren arrazoiak, enpresak azaldu duenez.
Astearte honetan kaleratutako ohar batean jakitera eman dutenez, joan den urtean 1.167 milioi euro fakturatu zituen Fagorrek, aurreko urtean baino % 9 gutxiago.
Nazioarteko salmentek negozioaren % 76 izan zirela azaldu dute, eta 2013ko aurreikuspenen arabera % 10 haziko da Fagor aurten.
Mondragon korporazioako kidea da Fagor etxetresna elektrikoak.