Ekonomia -

Auzitegi Gorena

Bizkaiko bi enpresa, amiantoak eragindako heriotza baten erantzuleak

Urte askotan amiantoarekin harremanetan lan egin eta gero 2009. urtean hil zen behargin baten heriotzaren erantzuleak Bizkaiko bi enpresa direla berretsi du gaur Auzitegi Gorenak.

Behargina 2009. urtean hil zen. EITB.
Behargina 2009. urtean hil zen. EITB.
Behargina 2009. urtean hil zen. EITB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Urte askotan amiantoarekin harremanetan lan egin eta gero 2009. urtean hil zen behargin baten heriotzaren erantzuleak Bizkaiko bi enpresa direla berretsi du gaur Auzitegi Gorenak.

Epaiaren arabera, langilea 2009ko apirilaren 22an hil zen, amiantoa arnasteagatik birikei eragiten dien minbizi baten ondorioz. Gizarte Segurantzako Institutuak lanak eragindako heriotza izan zela onartu zuen aspaldi.

2012ko urtarrilean, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak isuna ezarri zien Ercros S.A. eta Fertiberia S.A. enpresei: hildakoaren alargunari Gizarte Segurantzaren % 40 ordaintzera behartu zituen.

Orain, Auzitegi Gorenak bertan behera utzi ditu enpresa horien errekurtsoak, eta zigorra berrestea erabaki du.

Behargina Union Explosivos Rio Tinto enpresak Basaurin zuen lantegian aritu zen lanean 1971 eta 1983 bitartean. 1984tik 1990era, berriz, Lutxanako Fertiberian egin zuen lan.

Enpresa bi horietan, amiantoa "zuzenean eta inolako babesik gabe" arnastu zuen; izan ere, epaiaren arabera, enpresak langileei ez zien inolako azalpenik eman amiantoaren ondorioei buruz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Auzitegi Gorena argazkiak Ekonomia Albisteak Gaur Eguneko albisteak EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko epaiketak