Ekonomia -
Gobernuaren helegitea
Konstituzionalak geldiarazi egin du Gabonetako ordainsaria
EAEko 2.500 funtzionariok astearte honetan bertan jaso dute ordainsaria, banketxe batzuek ''gaizki ulertu zutelako'' ordainketarako agindua. Dagoeneko hasi dira ordainketa hori kontuetatik kentzen.
Erredakzioa
Auzitegi Konstituzionalak onartu egin du Espainiako Gobernuak EAEko funtzionarioen Gabonetako ordainsaria ordaintzeko erabakiaren aurka aurkeztutako helegitea aztertzea.
Horrenbestez, Eusko Jaurlaritzak ordainsaria ordaintzeko emandako agindua bertan behera geratu da, behin-behinean.
Nolanahi ere, Idoia Mendia jarduneko Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak azaldu duenez, Gasteizko Gobernuak dagoeneko ordainsaria emateko agindua "sinatu" du. Are gehiago, sindikatuen hitzetan, hainbat funtzionariok jada jaso dute dirua.
Konstituzionalaren erabakia berme konstituzionalen bilkuran hartu dute. Bost hileko epea dute orain ordainketa-etendura berresteko edo kontrakoa ebazteko. Jaurlaritzak 20 egun ditu helegitea jartzeko.
Jaurlaritzak helegitea jarriko du
Auzitegiaren erabakia "harrigarria" dela esan du Idoia Mendia jarduneko Jaurlaritzaren bozeramaileak, eta Gasteizko Gobernuak helegite bat jarriko duela iragarri du, nahiz eta oraindik jasotzeke duten komunikazio ofiziala aztertu behar duten.
Informazio hori guztia jasotzen dutenean, Jaurlaritzaren zerbitzu juridikoek aukera guztiak aztertuko dituzte.
2.500 funtzionariok ordainsaria jaso dute, akats bat medio
Eusko Jaurlaritzaren esku dauden 67.000 langile publikoetako 2.500 inguruk gaur bertan kobratu dute Gabonetako aparteko soldata, banketxeek gaizki ulertu zutelako ordainketaren agindua.
Eusko Jaurlaritzako iturriek jakitera eman dutenez, Patxi Lopez lehendakariak atzo eman zuen aginduaren arabera, Gabonetako aparteko soldataren ordainketa abenduaren 19an egin behar zen, eta hurrengo egunerako egon behar zuen funtzionarioen kontuetan, urtero legez.
Baina Ipar Kutxak eta BBVAk hanka sartu omen dute eta gaur ordaindu dituzte abenduko soldata eta aparteko ordainsaria, "aipatu agindua gaizki ulertu" zutelako.
Jaurlaritzaren arabera, 2.500-2.600 funtzionariok jaso dute ordainketa.
Hasi dira ordaindutakoa kontuetatik kentzen eta akatsa ukatu dute
Ordu batzuk geroago, bi finantza erakundeak hasi egin dira langileei ordaindutakoa kontuetatik kentzen. Sindikatuek ere baieztatu egin dute ordainsariaren ordainketa kentzen hasi direla.
Halaber, bi erakundeek argitu egin dute ordainketa egin izana ez dela euren akatsa izan.
Erreakzioak
Jarduneko Eusko Jaurlaritzak ''bere kalkulu politikoen alde'' ordainsariaren gaiarekin egin duen ''manipulazioa'' salatu du ELA sindikatuak. Jaurlaritzak berau ordaintzeko asmorik inoiz izan ez duela uste du sindikatuak.
LABen hitzetan, ordainketa bertan behera uztea ''injerentzia'' da, eta arlo publikoa arautu eta kudeatzeko Euskadik subiranotasuna izatea eskatu du.CCOO, UGT, USO, ERNE, SATSE, SME, CSI-F, SAE, UTESE eta EUSPEL sindikatuek, bestalde, elkarretaratzeak deitu dituzte asteazken honetarako, Auzitegi Konstituzionalak hartutako erabakiaren aurrean protesta egiteko. Administrazio publikoen eta enpresa publikoen aurrean egingo dituzte protestak.EH Bildu ere Konstituzionalaren erabakiaren kontra agertu da, eta erabaki horrek ''Euskal Herriak erabateko subiranotasuna lortzeko urgentzia'' agerian uzten duela adierazi du.Urkulluk ekaineko ordainsaria aurreratuko du
Bestalde, EAJren iturriek adierazi dutenez, Iñigo Urkulluk gidatuko duen datorren Jaurlaritza 2013ko aparteko ordainsariak aurreratzen saiatuko da.
Horrela, jeltzaleek beste erakunde batzuek (Bizkaiko Foru Aldundiak eta Udalek) aukeratu duten formula bera hautatuko dute.
Hala ere, hori egin ahal izateko, kaltetutako 67.000 funtzionarioek ordainketa aurreratzea eskatu beharko dute, borondatezko aukera izan behar baitu.
Salaketak Gipuzkoan eta Araban
Carlos Urquijo Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkariak hiru salaketa jarri ditu Arabako eta Gipuzkoako Batzar Nagusiek eta Gipuzkoako Aldundiak Gabonetako aparteko soldata ordain ez dezaten.
Gobernuko iturriek azaldu dutenez, salaketak atzo sartu zituzten. Jaurlaritzaren neurriaren kontrakoarekin egin zuten moduan, Espainiako Gobernuak onartutako lege bat urratzen dela salatu du Urquijok.
Hala ere, oraingoz Arabako Batzar Nagusiek soilik erabaki dute ofizialki ordainsaria ematea, izan ere, Gipuzkoan horren aldeko jarrera agertu dute, baina ez dute agiri ofizialik sinatu.
Auzitegi Konstituzionalak onartu egin du Espainiako Gobernuak EAEko funtzionarioen Gabonetako ordainsaria ordaintzeko erabakiaren aurka aurkeztutako helegitea aztertzea.Horrenbestez, Eusko Jaurlaritzak ordainsaria ordaintzeko emandako agindua bertan behera geratu da, behin-behinean.Nolanahi ere, Idoia Mendia jarduneko Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak azaldu duenez, Gasteizko Gobernuak dagoeneko ordainsaria emateko agindua "sinatu" du. Are gehiago, sindikatuen hitzetan, hainbat funtzionariok jada jaso dute dirua.Konstituzionalaren erabakia berme konstituzionalen bilkuran hartu dute. Bost hileko epea dute orain ordainketa-etendura berresteko edo kontrakoa ebazteko. Jaurlaritzak 20 egun ditu helegitea jartzeko.Jaurlaritzak helegitea jarriko duAuzitegiaren erabakia "harrigarria" dela esan du Idoia Mendia jarduneko Jaurlaritzaren bozeramaileak, eta Gasteizko Gobernuak helegite bat jarriko duela iragarri du, nahiz eta oraindik jasotzeke duten komunikazio ofiziala aztertu behar duten.Informazio hori guztia jasotzen dutenean, Jaurlaritzaren zerbitzu juridikoek aukera guztiak aztertuko dituzte.2.500 funtzionariok ordainsaria jaso dute, akats bat medioEusko Jaurlaritzaren esku dauden 67.000 langile publikoetako 2.500 inguruk gaur bertan kobratu dute Gabonetako aparteko soldata, banketxeek gaizki ulertu zutelako ordainketaren agindua.Eusko Jaurlaritzako iturriek jakitera eman dutenez, Patxi Lopez lehendakariak atzo eman zuen aginduaren arabera, Gabonetako aparteko soldataren ordainketa abenduaren 19an egin behar zen, eta hurrengo egunerako egon behar zuen funtzionarioen kontuetan, urtero legez.Baina Ipar Kutxak eta BBVAk hanka sartu omen dute eta gaur ordaindu dituzte abenduko soldata eta aparteko ordainsaria, "aipatu agindua gaizki ulertu" zutelako.Jaurlaritzaren arabera, 2.500-2.600 funtzionariok jaso dute ordainketa.Hasi dira ordaindutakoa kontuetatik kentzen eta akatsa ukatu duteOrdu batzuk geroago, bi finantza erakundeak hasi egin dira langileei ordaindutakoa kontuetatik kentzen. Sindikatuek ere baieztatu egin dute ordainsariaren ordainketa kentzen hasi direla.Halaber, bi erakundeek argitu egin dute ordainketa egin izana ez dela euren akatsa izan.ErreakzioakJarduneko Eusko Jaurlaritzak ''bere kalkulu politikoen alde'' ordainsariaren gaiarekin egin duen ''manipulazioa'' salatu du ELA sindikatuak. Jaurlaritzak berau ordaintzeko asmorik inoiz izan ez duela uste du sindikatuak.LABen hitzetan, ordainketa bertan behera uztea ''injerentzia'' da, eta arlo publikoa arautu eta kudeatzeko Euskadik subiranotasuna izatea eskatu du.CCOO, UGT, USO, ERNE, SATSE, SME, CSI-F, SAE, UTESE eta EUSPEL sindikatuek, bestalde, elkarretaratzeak deitu dituzte asteazken honetarako, Auzitegi Konstituzionalak hartutako erabakiaren aurrean protesta egiteko. Administrazio publikoen eta enpresa publikoen aurrean egingo dituzte protestak.EH Bildu ere Konstituzionalaren erabakiaren kontra agertu da, eta erabaki horrek ''Euskal Herriak erabateko subiranotasuna lortzeko urgentzia'' agerian uzten duela adierazi du.Urkulluk ekaineko ordainsaria aurreratuko duBestalde, EAJren iturriek adierazi dutenez, Iñigo Urkulluk gidatuko duen datorren Jaurlaritza 2013ko aparteko ordainsariak aurreratzen saiatuko da.Horrela, jeltzaleek beste erakunde batzuek (Bizkaiko Foru Aldundiak eta Udalek) aukeratu duten formula bera hautatuko dute.Hala ere, hori egin ahal izateko, kaltetutako 67.000 funtzionarioek ordainketa aurreratzea eskatu beharko dute, borondatezko aukera izan behar baitu.Salaketak Gipuzkoan eta ArabanCarlos Urquijo Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkariak hiru salaketa jarri ditu Arabako eta Gipuzkoako Batzar Nagusiek eta Gipuzkoako Aldundiak Gabonetako aparteko soldata ordain ez dezaten.Gobernuko iturriek azaldu dutenez, salaketak atzo sartu zituzten. Jaurlaritzaren neurriaren kontrakoarekin egin zuten moduan, Espainiako Gobernuak onartutako lege bat urratzen dela salatu du Urquijok.Hala ere, oraingoz Arabako Batzar Nagusiek soilik erabaki dute ofizialki ordainsaria ematea, izan ere, Gipuzkoan horren aldeko jarrera agertu dute, baina ez dute agiri ofizialik sinatu.