Krisi Ekonomikoa 2020
Mobilizazioak
Erredakzioa
"Sestaoko La Navaleko langileek ez dugu ulertzen zenbait ontziola lanez gainezka dauden bitartean gu ezer kontratatzeko gai ez izatea", salatu dute.
Jaurlaritzaren egoitzaren aurrean egindako mobilizazioaren irudia. Argazkia: EFE
Sestaoko La Navaleko langileen batzordeak mobilizazio sorta hasi du enpresako akziodunei lana bilatzea eskatzeko, proiektu berriak jaso ezean, martxoan lanik gabe geratuko baitira.
Sestaoko ontziolako 100 bat langilek elkarretaratzea egin dute Eusko Jaurlaritzak Bilbon duen egoitzaren aurrean, enpresarentzat konponbide bat eskatzen zuen pankarta bat eskuetan hartuta. Halaber, euskal erakundeei esku hartzeko eskatu diete lan-karga lortu eta, horrela, ontziola babesteko.
Jose Pedro Gonzalez langileen batzordeko presidenteak hedabideen aurrean esan duenez, langileak Espainiako Gobernua "tax lease" izenez ezagutu diren laguntzen auzia konpontzen "berandu" dabilela salatzeko atera dira kalera (Europako Batzordeak bertan behera utzi zuen aurreko uztailean). Horrek ontziola horren sinesgarritasunari kalte egiten dio balizko inbertitzaileen aurrean, eta lana kontratatzea galarazten du.
"Sestaoko La Navaleko langileek ez dugu ulertzen zenbait ontziola lanez gainezka dauden bitartean gu ezer kontratatzeko gai ez izatea", salatu dute.
Gonzalezen esanetan, Muruetako ontziola, La Navaleko akziodun bat, "lanez lepo dago", Sestaoko lantegia arriskuan dagoen bitartean.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa