Krisi Ekonomikoa 2020
Tax lease
Erredakzioa
Jan de Nul armadore belgikarrak La Navalekin adostuta zuen itsasontzi hura Sestaon egitea, baina azkenean Kroaziako enpresa batekin itxi du ontzia egiteko kontratua
Albisteak (4)
Sestaoko La Naval enpresak itsasontzi bat egiteko kontratu garrantzitsu bat galdu du, 'tax lease' laguntzen inguruan dagoen "ziurgabetasunaren ondorioz".
Jan de Nul armadore belgikarrak La Navalekin adostuta zuen itsasontzi hura Sestaon egitea, baina azkenean Kroaziako enpresa batekin itxi du ontzia egiteko kontratua.
Ontzia Sestaon egiteko kontratua sinatzea besterik ez zen falta, baina armadore belgikarrak eskutitza bidali dio La Navali, hartu duen erabakiaren berri emateko.
Bruselak 'tax lease' laguntzak legez kanpokoak direla ebatzi eta gero, 'ziurgabetasuna' da nagusi Estatuko ontzigintza sektorean. Espainiako Gobernuak ez du oraindik zehaztu ontziak egiteko diru-laguntza horiek nork itzuli behar dituen, ezta laguntzen zenbatekoa ere.
Uztailean iritsi zen Europako Batzordearen ebazpena, eta, orduz geroztik, Gobernuak ez du ezer zehaztu. Horretarako epea hiru aste barru amaituko da, irailaren 18an, eta horrek segurtasun-eza eragin du alorrean.
Martxoan, 220 milioi euroko beste kontratu bat galdu zuen La Navalek, 'tax lease' laguntzen inguruko ebazpena kaleratu baino lehen.
Une honetan, ontzi bakarra egiten ari dira Sestaon: petrolio plataformatan erabiltzeko ontzia, Zipreko armadore batentzat. Hori da La Navaleko 240 langileek eta industria laguntzaileko beste beharginek duten lan karga bakarra, gaur ohar batean jakitera eman dutenez.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa