Krisi Ekonomikoa 2020
Kongresua Donostian
Erredakzioa
Arantza Tapia sailburuak ere esan du finantzaketa beharbeharrezkoa dutela ''berehala''. Makina-erreminta eta Fabrikazio Teknologien XIX. Biltzarra inauguratu du Donostian.
Makina erreminta
Sektoreak finantzaketa ''berehala'' lortzeko beharra eta nazioartera irekitzeko babesa aldarrikatu ditu asteazken honetan AFM makina-erremintaren ekoizleen elkarteak, eta Arantza Tapia Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburuak ere bat egin du behar horrekin.
Euskadiko industriarentzat ''berebizikoa'' den sektore bati babesa helarazi dio horrela sailburuak, Donostian gaur abiatuko duten Makina-erreminta eta Fabrikazio Teknologien XIX. Biltzarraren inaugurazioan. Ostirala arte, 400 aditu eta profesional bilduko ditu hitzorduak Gipuzkoako hiriburuan.
Finantzaketa beharraren harian, Tapiak adierazi du Eusko Jaurlaritzak 1.200 milioi euroko laguntzak abiatu dituela, finantza-erakunde eta elkarrenganako bermedun sozietateen bitartez.
Bestalde, ''industriaren lehiakortasuna sustatzeko estrategia'' hobetzearen alde egin du Tapiak, eta industria Euskadi krisitik ateratzen lagunduko duen sektorea izango dela gaineratu du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa