Krisi Ekonomikoa 2020
Fiskalitatea
Erredakzioa
Gipuzkoako Aldundiaren arabera, diru-sarrera aurreikuspenak igotzea "arazoa atzeratzea" da. Arabak, berriz, egungo araudiarekin diru-sarrera gehiago lortzea "ezinezkoa" dela salatu du.
Bilbao eta Urkulluren bilera. Argazkia: Efe
Albisteak (2)
Informazio gehiago (1)
Gipuzkoako eta Arabako aldundiek errefusatu egin dute Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiak egindako proposamen fiskala, 2013rako diru-sarreren aurreikuspenak berriro kalkulatu eta igotzea.
Larraitz Ugarte Gipuzkoako Aldundiaren bozeramaileak jakinarazi du Aldundiaren jarrera. Azaldu duenez, diru-sarrera aurreikuspenak igotzea "arazoa atzeratzea" da eta "fikzio" egoera bat sortuko luke, izan ere, "azkenean diru-sarrera horiek lortzen ez badira, aurrekontuak murriztu beharko dira eta udalei eskatu beharko diegu dirua itzultzea".
Ugartek Donostian emandako prentsaurreko batean azaldu duenez, Bizkaiko ahaldun nagusiaren proposamenak "EAJk fiskalitatean duen lidergo faltari" erantzuten dio.
Horren harira, "paradoxiko"tzat jo du EAJk oposizioan "erreforma fiskal guztiak eta administrazio publikoen diru-sarrerak aldatzeko ahalegin guztiak oztopatzea" eta orain "Jaurlaritzaren kolorea aldatzen denean, Jose Luis Bilbaok Eusko Jaurlaritzari laguntzeko ahalegina eskatzea diru-sarrera gehiago izan ditzan".
Araba
Arabako Aldundiari dagokionez, Eusko Jaurlaritzaren eta Bizkaiko Aldundiaren proposamena errefusatu du, aurreikusitako diru-sarrera gehiago lortzea "ezinezkoa" delako egungo araudiarekin.
Javier de Andres ahaldun nagusiaren esanetan, hori izango da Arabako Aldundiaren jarrera EAEko Finantzen Kontseiluaren bileran, otsailean. De Andresek aitortu du, hala ere, Bizkaiko Aldundiaren proposamenak aurrera egin dezakeela, Jaurlaritzak eta Bizkaiko Aldundiak gehiengoa dutelako erakundean. "Itsasoko ura geza dela esateko gehiengoa dute", adierazi du ironiaz.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa