Azpilicuetagaraycosaroyarenberecolarrea izena eman diote komunikabide askok Baztanen kokatuta dagoen Azpilkueta udalerriari, baina ez omen da benetako izena.
"Las que no duermen. Nash" filmak ez du benetako krimen bat kontatzen, hainbat krimenetan oinarritzen da, batez ere Josefa Sagardia Goñiren kasuan. Josefa 1936ko abuztuan desagertu zen, sei seme-alabekin batera, eta haren gorpuzkiak Legarreako leizean aurkitu zituzten 2016an.
Iruñea, Tutera, Eguesibar, Burlata, Barañain, Zizur Nagusia, Lizarra, Aranguren, Berriozar, Tafalla, Antsoain, Atarrabia, Corella, Noain, Cintruenigo, Baztan, Altsasu, Uharte, Berriobeiti, San Adrian eta Azkoien dira eremu tentsionatu izendatzeko prozesua abian jarriko den herriak.
Horrelaxe daude ibaiak gaur, Nafarroan. Euriteen ondorioz, Baztan ibaiaren ur emariak dezente gora egin du Elizondon, eta Arga eta Ultzama ibaiak ere nabarmen hazita doaz azken orduotako ekaitzen eraginez.
Baztandarren Biltzarra egin dute, urtero lez, Elizondon. Senide-harremanak sendotzeko festa hau ibarreko jairik adierazgarriena da, eta "xarma berezia" du, baztandarren esanetan.
Hiru hamarkadatik goiti egin ditu talo-erretzen Erratzuko Zubi-punta ostatu sonatuan. Erretiroaren tenorean omenaldi hunkigarria egin zioten. Aste batzuen buruan joan zaizkio bisitan Faktoriakoak. Jubilazioak sortzen dion sentimenduaz, eta bere bizitzaz, aritu da Joxepa Zubiri, Jon Artanorekin.
Ongi ezagutzen du hiria, New Yorken jaioa baita eta lau urterekin Elizondora etorria. Aita New Yorkekoa, ama baztandarra, nahasketa horretatik euskal hitzak emanda kantua inprobisatu digu inglesez, bertsolarien tankeran.
Lozy's pharmaceuticals enpresako langileek greba mugagabea hasiko dute astelehenean, enpresak hitzarmen propiorik negoziatu nahi ez duela salatzeko; izan ere, Estatu mailako hitzarmena aplikatzen diete. Enpresak gozoki sendagarriak egiten ditu, eta 78 langile ditu une honetan.
Ilbeltzaren, urtarrilaren, 22tik 28ra egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea, Baztanen: aurkezpenak, solasaldiak, zinema proiekzioak, Susmagarrien Gaua jolasa…
Baztan aldean, Zigan, izan da "SOS Kantak Arriskuan" saioa, eta "Hiru erregeekin" kanta berreskuratu dute. Lide Hernandok bertsio berria abestu du eta Iker Laurobarekin batera eskaini digu.
Joseba Moreno arizkundarra da, Bozate auzokoa. Erdi Aroan bertan bizi ziren agoteak, erabat baztertuta. Funtsik gabeko teoria baztertzaileak urtetan mantendu dira, DNArekin egindako ikerketa batek horiek guztiak baztertu dituen arte.
02:00ak inguruan gertatu da istripua, N-121-A errepidean, Baztanen, Almandozko tuneletatik gertu. Suhiltzaileek erreskatatu behar izan dituzte bi gidariak, eta Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dituzte, anbulantziaz.
Eugiko aurrelari gazteak hainbat urte egin ditu Jokin Etxanizen gidaritzapean lanean, eta orain profesionaletan jokatzeko kontratua sinatu du datozen bi urteetarako.
33 urtez Doneztebeko ikastetxean lanean egon ondoren, pentsa baino lehenago erretiroa hartu zuen Tere Arretxeak. 60 urterekin erretiratzeko aukera eman zioten eta, buelta asko eman ondoren, jubilatzea erabaki zuen. Dioenez, osasunez ondo egonez gero loteria bat da 60 urterekin erretiroa hartzea.
Lekarozko Kortaria-Infernuko Gasnak irabazi du Nafarroako Ardi Latxaren Esne Gordinarekin Egindako 41. gazta lehiaketa igande honetan. Iaz ere gaztandegi berak eskuratu zuen Uharte Arakilen ospatzen den lehiaketako garaikurra. Sari asko irabazken ari dira azken urteotan.
Arizkungo bizilaguna helikopteroz Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman bazuten ere, bertan hil da. Ondorioz, bertan behera utzi dituzte Arizkungo jaiak eta Arizkun Rock musika jaialdia.
Konkretuki, hiru gizon atxilotu dituzte Iruñean, Zangozan eta Villatuertan, sexu-erasoengatik (bat adingabeari), bi Baztanen eta Ablitasen, urruntze-neurria urratzeagatik, eta beste bi Iruñean eta Tuteran, genero-indarkeriagatik.
Kontua da aipatu koalizioa etxez etxeko banaketarako boto-paper gabe geratu zela, eta Iruñerriko udal batek beste hauteskunde batzuetako paperak eskaini zizkiola (baliorik gabekoak).
Baztanen, Okoli mendiaren ondoan dagoen eremu irisgaitz batean, gaur arratsaldean piztutako baso-sutearen egoera ezagutzeko hegaldia egin dute Nafarroako suhiltzaileek. (Suhiltzaileek Twitterren zabaldutako irudiak).
Nabarmen ugaritu dituzte kontrolak, Otsondon aparkatuta zeuden autokarabanei harrika egindako erasoa gertatu ostean. Joan den azarotik antzeko hiru eraso izan dira.
Sua Alkurruntz mendian piztu da, Amaiurren, iristeko zaila den gune batean, eta helikoptero bat bertaratu da laguntzera. Beste sutea, ostera, Izpegi inguruan hasi da, Erratzun, eta erabat itzali dute jada.
Horietako bat Alkurruntz mendian piztu da, Amaiurren, iristeko zaila den gune batean. Helikoptero bat ari da sua itzaltzeko lanetan. Bigarren sutea, ostera, Izpegi inguruan hasi da, Erratzun, eta kontrolpean hartu dute.
Magnesitas Navarras enpresak urtean 600.000 tona mineral atera nahi ditu 25 urtez Baztango larre horretatik, baina bertako biztanle asko eta erakunde ekologistak aurka agertu dira.
9. edizioa du (H)ilbeltza nobela beltzaren asteak, 'Idazleekin solasean' irakurle taldetik sortua. Elurre Iriarte, (H)ilbeltza Astearen antolatzailea, 'Biba Zuek!' saioan izan da proiektuaz mintzatze aldera.
Euskal Nobela Beltzaren Asteak denetariko jarduera eta ekitaldiak antolatu ditu igandera arte: solasaldiak, zinema, ibilbide antzeztuak, liburu aurkezpenak…
(H)ilbeltza Baztango Nobela Beltzaren Asteak bederatzigarren edizioa izango du aurten. Alberto Atxa eta Elurre Iriarte antolatzaileak elkarrizketatu ditugu "Hitzokei"n, xehetasun guztiak ezagutzeko asmoz.
Azkenaldian minutu ugari izaten ari da Jon Pacheco baztandarra Imanol Alguacilek zuzendutako taldean. Orain dela ia hiru urte debuta eginda, badirudi hamaikakoan bere lekua egiten ari dela.
Magnesitas de Navarra enpresak Erdiz inguruan egin nahi duen meategiaren proiektuak herritarren babesa ote duen jakiteko galdeketa egin nahi dute Baztango alkateek baina, Espainiako Gobernu ordezkaritzak ez die baimenik ematen.