10:07

Literatura

Urtarrilak 22-28

(H)ilbeltza: nobela beltza, urtarrila, euskara eta Baztan, berriz elkar hartuta

N. V. | EITB Media

Ilbeltzaren, urtarrilaren, 22tik 28ra egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea, Baztanen: aurkezpenak, solasaldiak, zinema proiekzioak, Susmagarrien Gaua jolasa…

  • Jon Alonso idazleak ''Carvalho Euskadin'' liburua aurkeztuko du Hilbeltzan

    Jon Alonso idazleak "Carvalho Euskadin" liburua aurkeztuko du Hilbeltzan

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Urteko lehen hitzordu nabarmenenetakoa da, eta erreferentzia bihurtu da dagoeneko. (H)ilbeltza Euskal Nobela Beltzaren Astearen hamargarren edizioa egingo dute aurten Baztanen, ilbeltzaren, urtarrilaren, 22tik 28ra.

Programa seigarren Hilbeltza bekaren irabazleak abiatuko du: Beñat Irastortzak Altxa, hildakoak Fred Vargasen eleberriaren itzulpenaren inguruko solasaldia eskainiko du hilaren 22an, astelehenarekin, Arizkungo Medikuaren Etxean.

Asteazkenean, Miren Agur Meaberen txanda izango da; "Eusebio Erkiaga: Arranegitik bertze auzo batzuetara" solasaldia eskainiko du Anizko Mendiarte elkartean. Ostegunean, berriz, Jon Alonsok Carvalho Euskadin liburua aurkeztuko du Berroetako Gure Ametsa elkartean, Irati Jimenez lagun duela.

Ostiralean, hilak 26, zinema proiekzioa izango da: Mirande, film bat egiteko zirriborroa Josu Martinezen dokumentala emango dute Iruritako Gizarte Bilgunean 19:30etik aurrera.

Larunbatean, egun osoko programazioa izango da. "Sorgin-ehiza Euskal Herrian" mahai ingurua goizean, bazkaria Erratzuko Elkartean, eta Ernesto Prat, Mikel Begoña eta Xabier Lasaren liburu aurkezpenak. Eguna amaitzeko, Susmagarrien Gaua egingo dute Erratzun barna.

Astea bukatzeko, igande arratsaldean (19:00) bertso saioa egingo dute Nerea Ibarzabal, Alaia Martin eta Saioa Alkaiza bertsolariek Arizkunea kultur etxean, Elizondon.

Iruzkinak

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena