EITB Taldearen prentsa eta komunikazio aretoa

Prentsa aretoa

09:30

Prentsa aretoa

EITBPodkast

Interneteko azken berriez arituko den "Cookie eta Kafea" podcasta, EITBPodkast atarian

EITB MEDIA

Asier Errastik eta Sara Lanzek modu eskuragarrian arakatuko dituzte sareak eskaintzen dituen albisteak, istorioak eta gadgetak, teknologia, pedagogia eta umorea batuko dituen tarte honetan.

  • ''Cookie eta Kafea''

    "Cookie eta Kafea"

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Ostegun honetatik aurrera, Interneteko azken berriz arituko den "Cookie eta Kafea" podcasta dugu entzungai EITBPodkast atarian. Asier Errastik eta Sara Lanzek gidatuko duten tarteak sarean sortutako teknologia albisteak, istorioak eta gadgetak aztertuko ditu modu errazean.

Internetik gabeko bizitzarik ez dago XXI. mendean, bizitzaren esparru ia guztietarako baliatzen baitugu sarea. Baina askotan edonola aritzen gara, informazioa falta dugu sareak dakarrenak dituen ondorioak jakiteko eta izan ditzakeen arriskuak edo eta eman ditzakeen baliabideak ez ditugu behar adina ezagutzen. Teknologia, pedagogia eta umorea uztartuta, Internet sare konplexuari buruzko ikuspegi atseginagoa emango digu astero "Cookie eta Kafea" podcastak. Helburua izango da ezezaguna denaren ulermena erraztea eta eskura dauden baliabideak aurkitzea.

ULU Mediak ekoiztutako podcast honek aldez aurretik harpidetzeko aukera eskaintzen du www.eitb.eus/cookieetakafea helbidean.

Iruzkinak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena