EITB Taldearen prentsa eta komunikazio aretoa

Prentsa aretoa

11:07

Prentsa aretoa

Estreinaldia

"Harpa jotzen" umorezko podcast berria, EITBPodkast atarian

EITB MEDIA

Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai umoregileek sortuta, egunerokotasuneko gauza txikientzat txoko alai bat izan nahi du. Atal bakoitzean gai konkretu baten inguruko solasaldia egingo dute, eta, jarraian, elkarrizketa xelebrea gonbidatu bati, gai horren inguruan.

  • ''Harpa Jotzen'' podcast berriaren aurkezpena Miramonen

    "Harpa Jotzen" podcast berriaren aurkezpena Miramonen

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

"Harpa jotzen" umorezko podcast berria estreinatu du EITBPodkast atariak. Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai umoregileek sortuta, egunerokotasuneko gauza txikientzat txoko alai bat izan nahi du, bi astean behineko maiztasunarekin.

Martiarena eta Torregarai bikoteko kideek txorakeriak eta fundamentu gabeko gauzei tartea eskainiko die zortzi ataletan zehar. Hori dela eta, "Harpa jotzen" ez da izango podcast arrunta, POZkasta baizik, "alaitasun eta POZarentzat txoko bat". Atal bakoitzak bi zati izango ditu: lehenengoan gai konkretu baten inguruko solasaldia egingo dute, umore oinarri; eta, bigarrenean, berriz, gai horri buruzko elkarrizketa xelebrea egingo diote gonbidatu bati.

Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai

Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai

Ostegunean, otsailak 9, aurkeztu du EITBk proposamen berria Miramongo egoitzan. Bertan izan dira Maite Goñi EITB Mediako Audio eta Digital zuzendaria, Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai umoregileak, eta Ainhoa Etxebeste EITBPodkast atariko kudeatzailea. Izan ere, Martiarenak eta Torregaraik egin dituzte zuzendari eta gidoilari lanak; soinu-zuzendaritza, musika eta grabaketaren ardura Iñigo Etxarrirena da; eta ekoizpena eta koordinazioa, berriz, Hiru Damatxoren esku dago. Unai Gaztelumendik sinatzen du irudia.

'Harpa Jotzen'

'Harpa Jotzen'

Gai konkretuak mintzagai, elkarrizketa xelebreetan

"Harpa jotzen" podcast berriak bi zati nabarmen ditu. Lehendabizikoan gai konkretu baten inguruko solasaldia egingo dute: barrea, kuadrilla, sexua, lo egitea, mendia eta euskara izango dituzte hizpide, besteak beste.

Bigarren zatian, berriz, gai horri buruzko elkarrizketa xelebrea egingo diote gonbidatu bati. Jon Plazaola, Lorea Agirre, Manu Etxezortu, Bea Egizabal, Iñigo Antsorregi, Aitziber Garmendia, Ana Galarraga eta Joxe Rojas izango dira bi harpa-jotzaileen galdera gaiztoen biktimak.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Umorea bideoak

Iruzkinak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena