EITB Taldearen prentsa eta komunikazio aretoa

Prentsa aretoa

12:03

Prentsa aretoa

Eguneroko bizipenak, umoretik

"Iufi!" bideopodcasta, Iban Garcia instagramer ezagunarekin eta Maite Azpiazu haren amarekin, EITBPodkasten

EITB MEDIA

Azaroaren 2tik aurrera egongo da entzungai. 12 atal izango dira, eta astero bat argitaratuko da.

  • Iban Garcia eta Maite Azpiazu

    Iban Garcia eta Maite Azpiazu

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Iban Garcia instagramer ezagunak eta Maite Azpiazu beraren amak "Iufi!" izeneko bideopodcasta izango dute azaroaren 2tik aurrera EITBPodkast atarian. Azkoitiko ama-semeak, bizipenetatik abiatuz, umoretik aztertuko dituzte eguneroko gaiak: sare sozialak, maitasuna, bizilagunekiko harremanak… Podcasta osatuko duten hamabi ataletako bakoitzean gai jakin bat aztertuko dute, eta gonbidatu esanguratsuak izango dituzte horien laguntzarekin proposatzen den gaian sakontzeko. Freskotasunez, gairik ohikoenei txispa eta umorea aterako diote Ibanek eta Maitek, famatuen sekretuak ezagutzeko grinaz.

Ama-semeak Maiteren kontsultorioa sortu dute, bideopodcastaren jarraitzaileek izan ditzaketen zalantzak argitzeko. Ibanen sekretuak eta Ez badakizu, galdetu sailak ere izango dira bideopodcastean.  

EITBPodkasten ez ezik, EITBren YouTubeko kanalaren podcast sailean eta Gaztearen YouTube kanalean ere jarraitu ahal izango da "Iufi!".

Bideopodcasta Klixka Mediak sortu du, EITBPodkasterako.

Iruzkinak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena