Zinemaldia 2020 | Donostiako Nazioarteko Zinemaldia 2020

Zinemaldia

11:54

Zinemaldia

New Directors

Maider Fernandez donostiarra Zinemaldiko New Directors sailean lehiatuko da

eitb.eus

Hamalau ekoizpen arituko dira guztira, Donostiako Zinemaldiaren 67. Edizioan, zinemagileen lehen edo bigarren filmak proiektatzen dituen atalean.

  • ''Las letras de Jordi''

    "Las letras de Jordi" Las Chicas de Pasaikeko kidearen lehen film luzea da

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Europar, amerikar eta asiar zinemagileen hamalau film lehiatuko dira Donostiako 67. Zinemaldiko Kutxabank-New Directors sailean, besteak beste Las letras de Jordi Maider Fernandez Iriarteren lehen film luzea.

Las chicas de Pasaik kolektiboko kidearen ez-fikzioko lana Jordi Drassanesi buruzkoa da: Jainkoak hitz egiteari utzi diolako kezkatuta dabilen 51 urteko gizon baten istorioa kontatzen du.

New Directors sailak zinemagileen lehen edo bigarren filmak erakusten ditu, eta aurtengo istorioen artean familiako gatazkak eta gurasoen eta seme-alaben arteko harremanak aurkituko ditugu film luze batean baino gehiagotan, gaurko aurkezpenean Jose Luis Rebordinos Donostia Zinemaldiaren zuzendariak eta Idoia Elurbe Kutxabankeko ordezkariak azaldu dutenez.

Hautatutako filmetatik zortzi lehen lanak dira eta sei bigarrenak, eta azken horien zenbait egilek New Directors sailean parte hartu dute aurreko edizioetan, hala nola Ignas Jonynas lituaniarrak, Svetla Tsotsorkova bulgariarrak eta Delphine Lehericey suitzarrak.

Kutxabank-New Directors saria nazioarteko epaimahai batek ebazten du, eta 50.000 eurokoa da.

Iruzkinak

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena