kultura
DONOSTIA KULTURA
EITB MEDIA
Astelehenean, abuztuak 5, jarriko dituzte salgai sarrerak, 11:30etik aurrera, Victoria Eugenia Antzokiko eta Antzoki Zaharreko leihatiletan eta Donostia Kulturaren web orrian.
Argazkia: Donostia Kultura
24 kontzertu, 20 antzezlan, 7 dantza-emanaldi, bertso saio bat, 15 haur-ikuskizun eta 7 jaialdi. Horiek osatuko dute Donostia Kulturak udazkenerako antolatu duen arte eszenikoen egitarau oparoa.
Jon Insausti Donostiako Udaleko Kultura eta Euskara zinegotziak eta Esther Fernandinok, Norka Chiapussok eta Jon Aizpuruak (Donostia Kulturako musika, antzerki eta kultur-ekintza ataletako arduradunak, hurrenez hurren) aurkeztu dute programazioa, goizean egin duten agerraldian.
Antzezlanei dagokienez, Faemino y Cansado bikoteak taularatuko duen '17 veces, reloaded' obra eta Aitana Sanchez-Gijon aktore espainiarraren 'La madre' antzezlana nabarmendu dituzte.
Musikaren atalean, besteak beste, William Tyler, Ismael Serrano, Xabi San Sebastián, Mikel Azpiroz, Coque Malla, Yerai Corté, Ruper Ordorika, Doctor Deseo, Belako eta Anari artisten musika doinuak entzun ahal izango dira.
Antton Telleriaren 'Ninini' bakarrizketak emango dio hasiera programazioari, urriaren 5ean, Lugaritz Kultur Etxean, eta askotariko emanaldiak izango dira hortik aurrera hiriko hainbat txoko eta antzokitan.
Urtero bezala, jaialdi hauek hartuko ditu udazkeneko egitarauak bere baitan: XIX. Donostikluba Festibala, Metal Norte Festibala, Kutixik Jaialdia, Zombie Jaialdia, Revolution JamRock Festibala, Iturritik Jaialdia eta Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 34. astea.
Sarrerak astelehenean jarriko dituzte salgai, 11:30etik aurrera, Victoria Eugenia Antzokiko eta Antzoki Zaharreko leihatiletan eta Donostia Kulturaren web orrian.
Egitarau osoa, hemen.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa