14:02

kultura

Bertsolaritza

Arabako Bertsolari Txapelketako finala, larunbatean, eitb.eus-en

EITB MEDIA

Peru Abarrategi, Aroa Arrizubieta, Paula Amilburu, Manex Agirre, Iñaki Viñaspre eta Asier Otamendi Arabako bertsolari onena izateko lehiatuko dira Antzoki Zaharrean. Jardunaldia zuzenean jarraitu ahalko da eitb.eus-en.

0:38
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Arabako Bertsolari Txapelketako finala lehiatuko da larunbat honetan, martxoak 16, Gasteizko Antzoki Zaharrean.

Bertan, Peru Abarrategi iazko txapelduna, Aroa Arrizubieta, Paula Amilburu, Manex Agirre, Iñaki Viñaspre eta Asier Otamendi arituko dira nor baino nor gehiago txapela eskuratzeko lehian.

Xabi Rico, Arabako lehen txapelketan parte hartu zuen bertsolaria, izango da irabazleari txapela buru gainean jartzeko arduraduna.

Jardunaldia zuzenean jarraitu ahal izango da eitb.eus-en eta ETB4n.

Iruzkinak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena